[itzul] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 19, 11:10:55, CEST 2007


1.- Nik bereizi egingo nuke, agindua (zerbait lortzeko jarraitu behar den bidea edo egin behar diren urratsak azaltzea) eta ekintza (botoi bakoitzak zertarako balio duen azaltzea). Lehenengo kasuan, agindua edo jarraibidea bada (hau egin behar duzu), aditza aurretik jarriko nuke: 'Idatzi bidalketa', 'Editatu iruzkina', 'Gorde artxiboa'... Bigarrenean, ekintza edo aukeren azalpen soila bada (honetarako balio du, edo hau egin nahi dut), aditza atzetik: 'Bidalketa idatzi', 'Iruzkina editatu', 'Artxiboa gorde'...

2.- 'Presentation'-en azpian 'Themes'-ez gain zer beste aukera dagoen jakin behar genuke. Bestela, txarto ere ez dago 'Aurkezpena' eta 'Itxurak' jartzea, hurrenez hurren, baina...

3.- Asko eskatzea izango da, baina onena (e) kendu eta zenbakian sartzea da: 2001e, 2002, 2003, 2004, 2005e, 2006, 2007, 2008, 2009, 2010e, 2011... Eguna ere ahaztu barik: 11 eta 31 a barik dira.

4.- Testuinguru horretan (Internet) 'Esteka' erabiliko nuke, 'lotura'ri zama kentzearren.

5.- Ondo dago 'Iruditxoa', eta 'Irudi txikia' ere bai: 'Irudiñoa'?

6.- 'Wordpresekin egina' ondo dago. Atzizkia kendu eta marka nabarmentzearren, gura izanez gero: 'Wordpress lanabes' edo 'Lanabesa: Wordpress'.

Jon Agirre
Bizkaia



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Joxe Rojas
Enviado el: martes, 18 de septiembre de 2007 1:06
Para: itzul a bildua postaria.com
CC: Librezale a bildua librezale.org
Asunto: [itzul] Librezaletik SOS: Wordpress 2.3

Gabon, zerrendakideok,

	librezale.org taldearen izenean idazten dizuet. Dakizuenez, batez  
ere software libreko programak auzolanean euskaratu eta molldatzera  
dedikatzen den informatikazale talde bat gara. Gure lanen artean,  
besteak beste, Firefox web nabigatzailearen euskarazko bertsioa dago.

	Software itzulpenak, zer kontatuko dizuegu zuei, oso teknikoak  
izaten dira gehienetan, eta zalantza asko eta asko sortzen zaizkigu  
maiz. Behin baino gehiagotan komentatu dugu gure artean komeniko  
litzatekeela zerrenda honetara jotzea zalantzarik handienak  
argitzeko, eta tira, lehenengo saiakera bat egngo dugu oraingo  
honetan, ea zer moduz irteten den esperientzia.

	Azken egunotan Wordpress edizio sistemaren itzulpenarekin gabiltza.  
Ezagutzen ez duzuenontzat, blogak kudeatzeko sistema bat da, oso  
ezaguna eta asko erabiltzen dena. Datozen asteotan 2.3 bertsioa  
kaleratu behar da, aurrekoaren aldean berrikuntza (eta itzuli  
beharreko kate) dezente dauzkana, eta jo eta ke gabiltza bertsio  
berri kaleratzen denerako euskarazko bertsioa eskuragarri egon dadin.  
Kateen %100 euskaratuta dauzkagu jadanik, baina zalantza batzuk  
baditugu. Zuekin konpartitu nahi izan ditugu, ea denon artean zerbait  
argitu ahal dugun. Hementxe dituzue:


> 1.- Hau bere garaian atera zen Firfoxen itzulpenean, eta ez dakit  
> irizpiderik finkatu zen horretarako: 'Write a Post' modukoak,  
> 'Bidalketa idatzi' baino, 'Idatzi bidalketa [bat]' askoz hobeto  
> ematen dit begietara... eta berdin "Editatu iruzkina" "Ezabatu  
> lotura"... iruditzen zait argiago geratzen dela ekintza hasieran  
> jarrita...
> Eztabaida handia dugu honen inguruan: batzuek diote 'Editatu  
> iruzkina' 'Gorde artxiboa' 'Idatzi iruzkin bat' eta enparauak  
> erdararen kaloko hutsak direla eta ez direla onargarriak. beste  
> batzuek, aldiz, ekintza hasieran jartzeak garbiago uzten duela  
> menu, botoi edo dena delakoaren helburua zein den. Irizpide  
> orokorrik horren inguruan?
>

> 2.- Administratzailearen menu nagusiko aukeretako bat  
> 'Presentation' da ingelesez, eta 'Presentación' gazteleraz.  
> Euskaraz,  'Aurkezpena' agertzen da,  baina zalantza dago horren  
> ordez ez genukeen "Itxura" jarri behar.
> Kontua da 'Presentation' aukera horren azpian, badagoela beste azpi- 
> aukera bat, ingelesez 'themes' eta gazteleraz 'temas' deitzen dena.  
> Euskaraz 'Itxurak' agertzen da hor, eta garrantzitsua da horren eta  
> 'Presentation'-en aurkako bereizketa mantentzea ('themes' horiek,  
> euskaraz 'itxurak' direnak, blogaren itxura osoa aldatzeko balio  
> duten artxibo multzoak dira).


> 3.- Datak itzultzean, sistema ez da gauza urtea eta 'ko'  
> atzizkiaren artean 'e' letra noiz jarri behar duen jakiteko. Beraz,  
> datetarako formulazioa honela utzi dugu: URTEA(e)ko HILAren EGUNAa  
> (hau da: 2007(e)ko irailaren 29a). Kontua da '(e)' hori oso zatar  
> geratzen dela, eta zenbait proposamen egin dira hori ekiditeko:  
> '(e)' hori zuzenean ezabatzea (baina horrek suposatuko luke '2010ko  
> iraila' edo '2005ko abendua' agertzea; zenbakiak soilik agertzea  
> (2007/09/10), baina ez da oso gustagarria... Honen ingurua  
> iritzirik? Aurrekaririk?


> 4. Lotura ala esteka?
> Ezberdintasunik al dago 'link'-en ordain bi horien artean? Hobetsi  
> daiteke bat bestearen gainetik?

> 5. Thumbnail
> Blogean erabili nahi den irudi bat igotzen den bakoitzean,  
> WordPressek haren kopia bat sortzen du,tamaina txikiagokoa, eta  
> hari 'thumbnail' deitzen zaio ingelesez. Euskaraz 'iruditxo' edo  
> 'irudi-txiki' erabili izan dira hor, baina zalantza dago ez ote  
> diren orokorregiak izango. 'Miniatura' erabil liteke horretarako?  
> 'Iruditxo' zer iruditzen zaizue?

> 6. Powered by
> Wordpressekin egindako blogetan mezu bat agertzen da amaieran,  
> "Powered by WordPress"... nola eman hori euskaraz? Wordpressekin  
> egina?

Tira, momentuz uste dut nahiko eztabaida sor daitekeela honekin.  
Eskerrik asko aldez aurretik erantzuten duzuen guztioi, eta  
badakizue, gogoa izanez gero, zuen laguntza bihotzez eskertuko dugula  
librezale zerrendan (http://www.mundurat.net/mailman/listinfo/ 
librezale). Bestela ere, Wordpressen euskaraketari bueltatxo bat eman  
nahi izanez gero, hemen aurki dezakezue: http://librezale.org:8080/ 
projects/wordpress/

Laster arte!

Joxe

-------------------------------
Joxe Rojas
joxerg a bildua euskalnet.net
--------------------------------




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago