[itzul] 聲gulos correspondientes
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 19, 12:01:53, CEST 2007
ingelesez: corresponding angles
alemanez: entsprechende Winkel
frantsesez: angles correspondants
italieraz: angoli corrispondenti
nederlanderaz: overeenkomstige hoeken
Euskaltermen: angelu korrespondenteak
"korrespondente" maileguak sortzen du, beharbada, zalantza. Ez da
"-ente" amaiera erraz mailegatzekoa euskaraz. Hala ere, Hiztegi Batuan
badira izenondo batzuk (konbergente, deferente, dekadente, dekurrente,
dibergente, eferente, ekipolente..), eta beste batzuetan ere erabiltzen
da (kobalente, tribalente, fluoreszente...). Alde horretatik, eta
kontuan izanda gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez behintzat berdin
antzera egiten dela, ez dirudi gaitzestekoa denik "korrespondente" mailegua.
Beste kontu bat ea euskaraz bestela esan genezakeen hori. Niri,
kontzeptuari erreparatuta eta aukera hipotetiko moduan, "angelu
adostuak" bururatu zait, baina, egokia den ala ez alde batera utzita, ez
dut uste terminoak asmatzen hasi behar genukeenik. Garbi dago ez
genukeela ulertuko, baldin eta aurretik "angelu adostu" (edo asma
litekeen besteren bat)zer den inon (hiztegi edota entziklopedietan)
agertzen ez bada.
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
josugarate a bildua euskalerria.org(e)k dio:
> Ba al daki inork nola esaten den euskaraz "嫕gulos
> correspondientes"?
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago