[itzul] 聲gulos correspondientes

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Ira 19, 12:09:34, CEST 2007


<<"Garbi dago ez genukeela ulertuko, baldin eta aurretik "angelu adostu" (edo asma litekeen besteren bat)zer den inon (hiztegi edota entziklopedietan) agertzen ez bada">>

Hain zuzen, 'Angelu korrespondete'-ri gertatzen zaion bezala, alegia.

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alfontso Mujika
Enviado el: mi廨coles, 19 de septiembre de 2007 12:02
Para: josugarate a bildua euskalerria.org; ItzuL
Asunto: Re: [itzul] 聲gulos correspondientes

ingelesez: corresponding angles
alemanez: entsprechende Winkel
frantsesez: angles correspondants
italieraz: angoli corrispondenti
nederlanderaz: overeenkomstige hoeken

Euskaltermen: angelu korrespondenteak

"korrespondente" maileguak sortzen du, beharbada, zalantza. Ez da 
"-ente" amaiera erraz mailegatzekoa euskaraz. Hala ere, Hiztegi Batuan 
badira izenondo batzuk (konbergente, deferente, dekadente, dekurrente, 
dibergente, eferente, ekipolente..), eta beste batzuetan ere erabiltzen 
da (kobalente, tribalente, fluoreszente...). Alde horretatik, eta 
kontuan izanda gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez behintzat berdin 
antzera egiten dela, ez dirudi gaitzestekoa denik "korrespondente" mailegua.

Beste kontu bat ea euskaraz bestela esan genezakeen hori. Niri, 
kontzeptuari erreparatuta eta aukera hipotetiko moduan, "angelu 
adostuak" bururatu zait, baina, egokia den ala ez alde batera utzita, ez 
dut uste terminoak asmatzen hasi behar genukeenik. Garbi dago ez 
genukeela ulertuko, baldin eta aurretik "angelu adostu" (edo asma 
litekeen besteren bat)zer den inon (hiztegi edota entziklopedietan) 
agertzen ez bada.

Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak

josugarate a bildua euskalerria.org(e)k dio:
> Ba al daki inork nola esaten den euskaraz "嫕gulos
> correspondientes"?
> 
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago