[itzul] 聲gulos correspondientes
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ira 19, 12:33:59, CEST 2007
Ezin ulertu horren jatorria zein da? Esan nahi dut: gaztelaniaz "嫕gulos
correspondientes" entzun edo irakurri eta zertaz ari den jakingo zenuke?
Ala euskarazko terminoari bakarrik dagokio ezin ulertua?
jon-agirre a bildua ej-gv.es(e)k dio:
> <<"Garbi dago ez genukeela ulertuko, baldin eta aurretik "angelu adostu" (edo asma litekeen besteren bat)zer den inon (hiztegi edota entziklopedietan) agertzen ez bada">>
>
> Hain zuzen, 'Angelu korrespondete'-ri gertatzen zaion bezala, alegia.
>
> Jon
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Alfontso Mujika
> Enviado el: mi廨coles, 19 de septiembre de 2007 12:02
> Para: josugarate a bildua euskalerria.org; ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] 聲gulos correspondientes
>
> ingelesez: corresponding angles
> alemanez: entsprechende Winkel
> frantsesez: angles correspondants
> italieraz: angoli corrispondenti
> nederlanderaz: overeenkomstige hoeken
>
> Euskaltermen: angelu korrespondenteak
>
> "korrespondente" maileguak sortzen du, beharbada, zalantza. Ez da
> "-ente" amaiera erraz mailegatzekoa euskaraz. Hala ere, Hiztegi Batuan
> badira izenondo batzuk (konbergente, deferente, dekadente, dekurrente,
> dibergente, eferente, ekipolente..), eta beste batzuetan ere erabiltzen
> da (kobalente, tribalente, fluoreszente...). Alde horretatik, eta
> kontuan izanda gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez behintzat berdin
> antzera egiten dela, ez dirudi gaitzestekoa denik "korrespondente" mailegua.
>
> Beste kontu bat ea euskaraz bestela esan genezakeen hori. Niri,
> kontzeptuari erreparatuta eta aukera hipotetiko moduan, "angelu
> adostuak" bururatu zait, baina, egokia den ala ez alde batera utzita, ez
> dut uste terminoak asmatzen hasi behar genukeenik. Garbi dago ez
> genukeela ulertuko, baldin eta aurretik "angelu adostu" (edo asma
> litekeen besteren bat)zer den inon (hiztegi edota entziklopedietan)
> agertzen ez bada.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> josugarate a bildua euskalerria.org(e)k dio:
>> Ba al daki inork nola esaten den euskaraz "嫕gulos
>> correspondientes"?
>>
>>
>>
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago