[itzul] Dios mediante

Alfontso Mujika alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Ira 20, 13:01:36, CEST 2007


Gaitik desbideratzea bada ere: badugu, bai, "si Dios quiere" eta "Dios 
mediante" horien "Jainkoa lagun" euskal ordaina, eta, testuinguruaren 
arabera, huraxe erabili beharko dugu. Baina, testuinguruaren arabera 
beti ere, irtenbide laiko bat ere erabil liteke, ezta? "ondo bidean" edo 
besteren bat.

Eta, jatorrizko galderara joanda, nik euskaraz ez nuke laburdurarik 
erabiliko. "Jainkoa lagun", "ondo bidean" edo dena delakoa osorik emango 
nuke. Laburdurak, oso ezagunak ez badira, mesedegarri izan beharrean, 
trabagarri gerta daitezke.

Alfontso


karlos_del_olmo a bildua donostia.org(e)k dio:
> 
> 
> 
> Idatzizko lekukotasun gehienak _Jainkoa lagun_ esakunearenak dira.
> 
> 
> Orotarikoan, esaterako:
> 
> - JAINKOA LAGUN. _~a)_~ "_Jainkoa lagun_ (V), ¡a buscarlo! ¡no hay más que
> averiguarlo! ¡quién lo sabe!" A. _~b)_~ Dios mediante, con ayuda de Dios.
> |*| _Nik, badakizu, Arizpe, nor naizen-ta, edatsiko nizkioke ipuin ta
> izkirimiritan, Jainkoa lagun! oraintxe asi ta etzi gaberarte, isildu gabe_.
> A _Ardi_ 110. _Mintzatuko nazaitzue, Jainkoa lagun, gaitza tzar orietaz_.
> FIr 169. _Lau urte hotan frantses guziak / bermatzen ginen egin-ahala, /
> Jainkoa lagun, hor ezartzeko / gure etsai tzar hori hila!_ Etcham 119.
> _Jainkoa lagun, bai berpitz hadi, / arbaso gaitzen Euskadi!_ Iratz 26.
> _Nexkarekin edo nexkarik gabe berdiñ izango gera. Jainkoa lagun_. JAIraz
> _Bizia_ 61. _Gertapen zoriontsu au, Jainkoa lagun, urrillaren 15an [...]
> goizeko 10tan izango da_. NEtx _Nola_ 36. _Ez bait-du bi sosik ere balio
> erregintarako, kondesa agian obeki, eta uraxe ta uraxe, Jainkoa lagun_.
> Berron _Kijote_ 91. _Luzaro gabe, Jainkoa lagun, bekainean hartuko dugu
> muturrekoa_. MIH 328. _Badu zer esana ugari eta esango ere du, Jainkoa
> lagun, gure literaturaren eta hizkuntzaren onerako_. MEIG III 93. v. tbn.
> _Yainko:_ Ol _Imit_ I 13, 4. Or _QA_ 47. //- JAINKOA LAGUNTZAILE. "Dios
> mediante, _Jainkoa laguntzalle_" Lar. v. JAINKOA LAGUN. //- JAINKOA JAKILE.
> |*| _Hik béno léhen ekhúsi diát, Jínkua jakíle!_ "Dieu m'en est témoin!".
> Lrq _Larraja_ RIEV 1931, 239. //- JAINKOA PARTE. |*| _Jainkoa pharte!
> Pikorrik ez duke sarri_. "Dieu m'est témoin!". _ChantP_ 94. //-
> JAINKOAREKIN BATEAN. "Dios mediante" Aq 1376. |*| _--Noiz partitu nahi du
> Iauna? --Bihar goizean iainkoarekin batean_. Volt 168s. _Guk geureak_
> [bekhatuak] _oraiño, gehiago balira ere, Iainkoarekin batean, erremedia
> baititzakegu_. Ax 117 (V 77). _Baratxeka pazienziaz eta irautez
> (Iainkoarekin batean) hobeki garaitu, zaizte buru gogorka iarriz baino_.
> "Deo juvante". SP _Imit_ I 13, 4 (Ol _Yainkoa lagun_). //-
> 
> 
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
> 
> 
> 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago