[itzul] Euskalbar 2.2

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Ira 21, 09:21:31, CEST 2007


Badaezpada ere, inor ohartu gabe badabil...

Euskalbar etengabeko berrikuntzan dago. Aurtengo neguan Julen Ruiz 
Aizpuruk (www.librezale.org) heldu zionez geroztik, hobetu besterik ez 
du egin.

Apirilean hauxe dena hobetu eta erantsi zion:

* Abiaratzean ezarritako hiztegien akats bat zuzendu da (jatorrizko 
hizkuntza eu zenean)
* Fitxak atzeko planoan zabaltzeko aukera gehitu da
* Aukeratutako testu baten gainean kontsultak egiteko aukera gehitu da, 
Euskalbar osoa eskuin-klik batean eskuragarri izanik
* Eurovoc Thesaurusa kontsulta daiteke
* Open-tran.eu kontsulta daiteke, en-eu norabidean
* Aldaketak hiztegien menuan
      o BFAren Hiztegi Terminologikoa gehitu da
      o Eurovoc Tesaurusa gehitu da
      o Open-tran.eu itzulpen datu-basea gehitu da

Orain, azken bertsioan beste zerbait aldatu dio, Elhuyar hiztegi 
berriarekin bateragarria izan dadin. Agian ohartuak izango zineten azken 
egunotan Euskalbar ez zela Elhuyar hiztegian sartzen. Azken 
bertsioarekin, berriz, ongi sartzen da Elhuyar hiztegiaren botoia 
sakatuta; aldiz, Shift+Enter emanda, Elhuyarren zutabean ez du 
emaitzarik erakusten, oraingoz.

Euskalbarren azken bertsioa (Firefoxekin solik, noski), hemen:
http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/programak/euskalbar-2_2.xpi

Mila esker handi bat bidali nahi diot Julen Ruiz Aizpururi, halako lan 
trebe eta bizkorra egiteagatik itzultzaileon alde.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago