[itzul] Euskalbar 2.2

Julen julenx a bildua gmail.com
Or, Ira 21, 09:41:35, CEST 2007


On 9/21/07, Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net> wrote:
> Badaezpada ere, inor ohartu gabe badabil...
>
> Euskalbar etengabeko berrikuntzan dago. Aurtengo neguan Julen Ruiz
> Aizpuruk (www.librezale.org) heldu zionez geroztik, hobetu besterik ez
> du egin.

Kontxo, duela gutxi harpidetu naiz zerrendara eta horrelako mezuek ez
ote naute lotsaz atmosfera honetatik uxatuko...

> Apirilean hauxe dena hobetu eta erantsi zion:
>
> * Abiaratzean ezarritako hiztegien akats bat zuzendu da (jatorrizko
> hizkuntza eu zenean)
> * Fitxak atzeko planoan zabaltzeko aukera gehitu da
> * Aukeratutako testu baten gainean kontsultak egiteko aukera gehitu da,
> Euskalbar osoa eskuin-klik batean eskuragarri izanik
> * Eurovoc Thesaurusa kontsulta daiteke
> * Open-tran.eu kontsulta daiteke, en-eu norabidean
> * Aldaketak hiztegien menuan
>       o BFAren Hiztegi Terminologikoa gehitu da
>       o Eurovoc Tesaurusa gehitu da
>       o Open-tran.eu itzulpen datu-basea gehitu da
>
> Orain, azken bertsioan beste zerbait aldatu dio, Elhuyar hiztegi
> berriarekin bateragarria izan dadin. Agian ohartuak izango zineten azken
> egunotan Euskalbar ez zela Elhuyar hiztegian sartzen. Azken
> bertsioarekin, berriz, ongi sartzen da Elhuyar hiztegiaren botoia
> sakatuta; aldiz, Shift+Enter emanda, Elhuyarren zutabean ez du
> emaitzarik erakusten, oraingoz.

Bueno, teorian hau berriro martxan jartzeaz Juanan Pereira arduratu
da, zerbitzariko script-ak aldatzeko baimena berak baitu. Bilaketa
konbinatuei buruz aipatzen duzuna (shift+enter) badakigu ez dabilela
eta Asier Sarasua (Garmendia, badaezpada ere) dagoeneko hori
konpontzeko lanetan ari da. Honek lan gehiago eskatzen du eta hurrengo
asterako prest egon daiteke.

Uda honetan, monoari eutsi ezinik-edo, Asier Sarasua berriro animatu
da Euskalbarrekin eta bion artean aldaketa dexente egin dizkiogu. Ez
dakigu oraindik aldaketa hauek noiz emango ditugun argitara, zenbait
gauza fintzea falta baita. Edonola ere, jakizue garapena ez dagoela
geldirik eta gutxien espero duzuenean hortxe izango duzuela bertsio
berri bat nobedade mordoarekin.

> Euskalbarren azken bertsioa (Firefoxekin solik, noski), hemen:
> http://www.interneteuskadi.org/euskalbar/programak/euskalbar-2_2.xpi
>
> Mila esker handi bat bidali nahi diot Julen Ruiz Aizpururi, halako lan
> trebe eta bizkorra egiteagatik itzultzaileon alde.

Eskerrik asko zuei tresna erabiltzeagatik eta tartean behin horrelako
mezuak uzteagatik, animo ezin hobeak dira honekin aurrera jarraitzeko!

Ondo segi,

Julen.



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago