[itzul] Miles de euros
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Or, Ira 21, 11:20:26, CEST 2007
Egia da gai hau hainbat aldiz atera dela Itzulisten.
Niri "milaka" hori ez zait egokia iruditzen, eta ezinezkoa guztiz baldin
ondoan zenbatzaile zehaztua badu.
Kontua, azken batean, zera da: berezko unitatea erabili beharrean (euro,
tona...), unitate horren multiplo bat erabiltzen da unitate berritzat
(mila euro, mila tona...). Hori eguneroko kontua da hizkuntza teknikoan,
eta aspaldi asmatua dago: "metroa", baina "kilometroa" ("mila metro").
Baina, jakina, ez gara ausartzen "kiloeuro" esaten, are gutxiago
"kilopertsona". Hala ere, kontuan izan "kilotona" unitatea badela eta
guztiz normala dela (mila tona adierazteko).
Beraz, baliabide teknikoa ezin badugu erabili, hizkuntza naturalekoa
erabili beharko dugu. Eta, hizkuntza naturalean, "milako" erabiltzen
dugu ("milako billetea" = "mila pezetako billetea"): "mila euro eman
zizkidan, bostehuneko bi billetetan"; "Bostehuneko billetetan pagatu
zion"...
Hortik:
"bostehuneko billeteak" = "bostehun euroko billeteak" = "bostehun eurokoak"
Eta, hortik:
"bostehun eurokotan pagatu zion" onargarria bada
"bostehun eurokotan adierazia" ere onargarria litzateke.
Zuk jarri duzun adibidean, uste dut "mila eurokotan (adierazia)", "mila
tonakotan (adierazia)", "mila pertsonakotan (adierazia)" esan
litekeela, beti ere ZERTAN kasuan bada. ZER kasuan jarri behar bada,
uste dut ez dela hain argia ("mila euroko"?). Baina ZER kasurako, bada
beste aukera bat, aski arrunta grafiko eta zerrendetan:
x 1.000 euro / x 1.000 ¤
edo beste notazioa erabiltzea:
x 103 euro / x 103 ¤
(Hor agertzen den "3" zenbakia goi-indizea da, hau da, gorago jartzen da
eta tamaina txikiagoan, baina ez dakit hori jartzen aplikazio honetan).
Alfontso Mujika
Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
Isabel Cantero(e)k dio:
> Egun on:
>
> Itzultzen ari naizen dokumentuan, kopuruak dituzten hainbat taula agertzen
> dira. Taula batzuen goialdean, kopuruak nola dauden emanda argitzeko, honela
> jartzen du gaztelaniaz:
>
> miles de euros (hau da, cantidad expresada en miles de euros)
> miles de toneladas
> miles de personas
>
> Pertsonena adierazteko <pertsona kopurua milakoetan> jarri dut, baina
> zalantza handia sortu zait euroen eta tonen kasuan. Internet begiratuta, hau
> aurkitu dut:
>
> Miles de euros: milaka eurotan / milako eurotan / mila eurotan /
> euro-milakoetan.
>
> Zuen ustez, zein da zuzena? Edo gauza bera adierazten dute guztiek?
>
> Eskerrik asko aldez aurretik,
>
> Isabel Cantero
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago