[itzul] Miles de euros

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Or, Ira 21, 12:11:50, CEST 2007


Koadroen izenburuetan gaiaren (inportazioak, zamak, salgaiak...) ondoan normalean kako artean jartzen den unitatea (gaztelaniaz: euros, toneladas, metros cúbicos...) nominatibo mugagabean emango nuke euskaraz: euro, tona, metro kubo. Hau da, kopuruaren ondoren irakurtzeko moduan: 21 euro, 7 tona, 62 metro kubo. Hori da arrazoi nagusia, baina koadroak, testuak ez bezala, eskatzen duen malgutasuna eta "destestualizazioa" (barkatu inbentoa, testutik kanpo dagoela, alegia) da beste arrazoi bat.

Itauntzen duzun kasuan, 'mila euro', 'mila tona', mila pertsona' emango nuke, beraz, lasai-lasai; eta ondoren agertuko dira kopuruak. Eta hala egingo nuke oinarrizko arau hori jarraitzearren, nahiz eta kopuruetan milatik gora agertzen bada mila mila euro irakurtzerik ez dagoen, baina ez da testua eta ulertzen da, koadroek duten agramatikaltasunari esker.

Jon



-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Isabel Cantero
Enviado el: viernes, 21 de septiembre de 2007 10:36
Para: itzul
Asunto: [itzul] Miles de euros

Egun on:

Itzultzen ari naizen dokumentuan, kopuruak dituzten hainbat taula agertzen
dira. Taula batzuen goialdean, kopuruak nola dauden emanda argitzeko, honela
jartzen du gaztelaniaz: 

miles de euros (hau da, cantidad expresada en miles de euros) 
miles de toneladas 
miles de personas

Pertsonena adierazteko <pertsona kopurua milakoetan> jarri dut, baina
zalantza handia sortu zait euroen eta tonen kasuan. Internet begiratuta, hau
aurkitu dut:

Miles de euros: milaka eurotan / milako eurotan / mila eurotan /
euro-milakoetan.

Zuen ustez, zein da zuzena? Edo gauza bera adierazten dute guztiek? 

Eskerrik asko aldez aurretik,

Isabel Cantero




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago