[itzul] Sesión de 24 de septiembre, lunes

Amaia Lasagabaster gureanbai a bildua elgoibarkoizarra.com
As, Ira 25, 09:28:08, CEST 2007


Kaixo:

Irailaren 24ko bilera (astelehena) da niretzat ondoen joten duena. Dana 
dala, gaztelaniak izen osagarri bat baino gehigoko egiturak hartzen dituen 
modu berean, euskarari gatz egiten zaio horren ordain mordoilorik ez 
sortzea, berez horrelako egiturak ez dut uste nik euskararenak berarenak 
direnik. Baina tira, gaztelaniaren zamak albo batera utzita, pentsa ezazu: 
idatzi horretarako zer da garrantzitsuena, bilararen data irailaren 24a dela 
ala egun hori astelehena dela? Nik uste inportanteena hilaren eguna dela, 
beraz, zerbait parentesi edo koma artean sartzekotan, egun horren izena 
izango litzateke.

Sonia Isasi

----- Original Message ----- 
From: "Xabier Aristegieta" <xabiera a bildua parlamento-navarra.es>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Tuesday, September 25, 2007 8:53 AM
Subject: [itzul] Sesión de 24 de septiembre, lunes


Kaixo, Itzul-kide guztiok:

Gaztelaniaz hain xinpleki adierazten den "Sesión de 24 de septiembre, lunes" 
hori euskarara itzuli eta itzulpenarekin gustura geratzeko gorri samarrak 
ikusten ari naiz. Eta, egia esateko: hizkuntza batean halako aisetasunez 
esaten den gauza bat itzultzean hainbeste katramilarekin topo egiteak 
dezente amorrarazten nau (beharbada egun txarra daukat gaur; hori ere 
baliteke).

Aukerak:
Irailaren 24ko (astelehena) bilera
Irailaren 24ko, asteleheneko, bilera
Asteleheneko, irailaren 24ko, bilera
Asteleheneko (irailak 24) bilera
Irailaren 24ko bilera (astelehena)
Asteleheneko bilera (irailak 24)
...eta ez dakit beste konbinaziorik geratzen ote den.


Niri gorputzak eskatzen didana (edo, besterik ez bada ere, gutxienik 
protestatzen didana) lehenbizikoa da, hau da: "irailaren 24ko (astelehena) 
bilera". Gertatzen dena da halako kontzientzia txar bat-edo pizten zaidala, 
bai baitakit ziur aski Juan Gartziak espresio hori agramatikaltzat joko 
duela (oraindik gogoan dut bere "Joskera lantegi"ko adibide hura, "Araiako 
(Araba)..." esaldia gaitzesten zuenekoa). Baina, orduan, zer aukera 
gelditzen da? Horrelako zerbait esan?:
                    "Irailaren 24ko bilera. Irailaren 24a astelehena izan 
zen"

Inork argi pittin bat botatzerik balu, eskertuko nioke.

Ondo izan,

Xabier





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago