[itzul] laburdura batzuk
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ira 27, 09:25:29, CEST 2007
oharrak = oh.
deialdia = d., dldi.
Laburdura bada laburra izan behar du, testutik kanpora egon behar du,
eta, ezaguna edo erabilia ez bada, azalpena behar du. Eta horregatik
guztiagatik, ez zaio atzizkirik erantsi behar.
Ez dauka zentzurik "ohark." ipintzeak, karaktere bat gehiagorekin
"oharrak" ipin daiteke eta. Nik esan dudan "dldi." ere berdin: karaktere
bi gehiago eta 'deialdi' duzu.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de Agurtzane Mallona
Enviado el: jueves, 27 de septiembre de 2007 8:43
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] laburdura batzuk
Egun on guztioi:
Pare bat laburdura zelan erabili beharko liratekeen galdetu nahi
nizueke. Ibili naiz laburduren hiztegian bilatzen baina ezin izan ditut
aurkitu. Bata, 'oharrak' hitzarena litzateke (ohark.??) eta bigarrena
'deialdia' (dei.??), ikasle batek erabilitako deialdi kopurua
adierazteko.
Benetan eskertuko nizueke laguntza.
Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago