[itzul] ER: Que miedo!

Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON) mikel.taberna.irazoqui a bildua cfnavarra.es
Ast, Ira 27, 15:04:08, CEST 2007


"Ikariri" hori irakurrita, Beran eta (ez dakit nondik noraino) erraten den/dugun "ikária" etorri zait kaskora. "Zé ikária" edo "Hau/hori/hura ikária" erabiltzen da, baina gaztelaniaz "ˇQué susto!" itzuliko nuke zehazkiago (Orain ez dakit, baina "sustoa" erabat arrotza zen lehenago). 

"Ze ikária eman didan!" edo "Zé ikária hartu nuen!"... Bat-bateko zerbait bezala. 

Zeren, bertzela, "Ze beldurra!" edo "Hau/hori/hura beldurra!" (pasatu nuen, sentitu nuen...), denbora puska bat irauten duena.

"Izialdura" (=beldurra) ere aditua dut gure paraje haietan, baina, maiztasun aldetik, hagitzez ere guttiagotan.

"Ikária" hori OEHn datorren "ikareria" sarrerakoa izan daiteke, baina ez dakit gurean ematen zaion adiera ongi biltzen duen.

Mikel Taberna


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de UEMA.Aizbea Renteria
Enviado el: jueves, 27 de septiembre de 2007 9:26
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: Que miedo!

Egun on,
Guk Bermeon "ikariri" esaten dugu. Azken "-ri" hori hainbat berbari gehitzen
diogu "Que" hori adierazteko. Esaterako "que hambre"= "gosiri".
Zerbaitetarako balioko dizulakoan,
Aizbea

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen
izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Bidalia: osteguna, 2007.eko irailak 27 00:12
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Que miedo!

Hau beldurra!(?)
----- Original Message -----
From: "Paúl Picado" <paulpicado a bildua yahoo.es>
To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 26, 2007 10:19 PM
Subject: [itzul] Que miedo!


Gabon! Nola esaten duzue hori euskaraz?

Mila esker, aurrez!

Paúl Picado Moreno






____________________________________________________________________________
________
Sé un Mejor Amante del Cine
żQuieres saber cómo? ˇDeja que otras personas te ayuden!
http://advision.webevents.yahoo.com/reto/entretenimiento.html




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago