[itzul] ER: Que miedo!

Julian Maia julian.maia a bildua ehu.es
Ast, Ira 27, 16:06:16, CEST 2007


Beran eta Lesakan eta erraiten den "Ikaria" forma horrek ematen du "ikara+a"
duela oinarrian. Bertze hitzen batean ere agertzen da fenomeno bera:
"atera+a = ateria" (eta behin aditzaren oinarri hori hartuta, "ateri da"
erraiten dugu batuan "atera da" den tokian). Beno, ez dakit zertara heldu
den esplikatu-nahi hau baina tira. Barkatuko didazuelakoan...
Julian

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Taberna Irazoqui,Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: jueves, 27 de septiembre de 2007 15:04
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] ER: Que miedo!

"Ikariri" hori irakurrita, Beran eta (ez dakit nondik noraino) erraten
den/dugun "ikária" etorri zait kaskora. "Zé ikária" edo "Hau/hori/hura
ikária" erabiltzen da, baina gaztelaniaz "ˇQué susto!" itzuliko nuke
zehazkiago (Orain ez dakit, baina "sustoa" erabat arrotza zen lehenago). 

"Ze ikária eman didan!" edo "Zé ikária hartu nuen!"... Bat-bateko zerbait
bezala. 

Zeren, bertzela, "Ze beldurra!" edo "Hau/hori/hura beldurra!" (pasatu nuen,
sentitu nuen...), denbora puska bat irauten duena.

"Izialdura" (=beldurra) ere aditua dut gure paraje haietan, baina, maiztasun
aldetik, hagitzez ere guttiagotan.

"Ikária" hori OEHn datorren "ikareria" sarrerakoa izan daiteke, baina ez
dakit gurean ematen zaion adiera ongi biltzen duen.

Mikel Taberna


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de UEMA.Aizbea Renteria
Enviado el: jueves, 27 de septiembre de 2007 9:26
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] ER: Que miedo!

Egun on,
Guk Bermeon "ikariri" esaten dugu. Azken "-ri" hori hainbat berbari gehitzen
diogu "Que" hori adierazteko. Esaterako "que hambre"= "gosiri".
Zerbaitetarako balioko dizulakoan,
Aizbea

-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen
izenean: Itzuliz Itzulpen Zerbitzua
Bidalia: osteguna, 2007.eko irailak 27 00:12
Nora: ItzuL
Gaia: Re: [itzul] Que miedo!

Hau beldurra!(?)
----- Original Message -----
From: "Paúl Picado" <paulpicado a bildua yahoo.es>
To: "Itzul" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Wednesday, September 26, 2007 10:19 PM
Subject: [itzul] Que miedo!


Gabon! Nola esaten duzue hori euskaraz?

Mila esker, aurrez!

Paúl Picado Moreno






____________________________________________________________________________
________
Sé un Mejor Amante del Cine
żQuieres saber cómo? ˇDeja que otras personas te ayuden!
http://advision.webevents.yahoo.com/reto/entretenimiento.html





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago