[itzul] (gairik gabea)
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Api 3, 10:51:41, CEST 2008
Zer esan nahi du "euskaldungo" hitzak esaldi honetan?
Arrazoi hauengatik, jarduera arauemaile azkarra bizi izan du
Euskaltzaindiak, betiere euskaldungoaren hizkuntza batasuna eta
eguneratzea gidatuz, 1968tik hona, batez ere.
Nik uste dut "euskaldunak" esan nahi duela (euskaldungoaren =
euskaldunen), baina Hiztegi Batuaren arabera:
euskaldungo iz. 'euskalduntasuna'.
Kontua da, hori, http://www.euskaltzaindia.net/ helbidean ageri dela:
aurkezpenaren azken esaldia da. Kontsolagarria da horrelakoak
den-den-denoi itzurtzen zaizkigula ikustea, baina guzti-guztioi.
Jon
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago