[itzul] Huelga eta greba

xandonegi a bildua gipuzkoa.net xandonegi a bildua gipuzkoa.net
As, Ots 19, 12:48:33, CET 2008


Beste gai bati buruz ari zela, Ibon Sarasolak hauxe idatzi zuen.

erabili.com 

"Eta Euskal Herri osoari begira telefonoa pausatu lehenetsiko bagenu, euskara batuaren une hoberenetara itzuliko ginateke, arkitu edo huelga erabiliagoak gorabehera aurkitu eta greba hautatu ziren uneetara; hots, euskara batua Euskal Herri osoari begira eraikitzen genuen une gogoangarri haietara."

Xabier

-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: jon-agirre a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: asteartea, 2008.eko otsailak 19 12:40
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] Huelga eta greba

Goienkarian testua batuaz badago -esaldia behintzat badago-, nire iritzia da, "huelga" ez dagoela ondo erabilita. Baina euskalkian balego, edo azpieuskalkian edo euskalki aldaeran, orduan batuaz onartuta ez dauden bestelako hitzak erabiltzea egokia litzateke, delako hizkuntza aldaeran erabiliak badira.

Bestea tranpa da.

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Iban Arantzabal
Enviado el: lunes, 18 de febrero de 2008 19:05
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Huelga eta greba

Gaztelerazko "huelga"tik hartuta erabiltzen dut nik "huelga".  
Frantsesez, berriz, "grève" erabiltzen dute eta hortik "greba". Bai,  
lanuztea ere agertzen da hiztegietan baina...

Txartzat emango zenukete titular hau? "Huelgak eragin handia izan du  
Debagoienean"

Ondo legoke esatea, akaso, Debagoinean banatzen den Goienkaria  
aldizkariko titular bat dela.

Eskerrik asko.

Iban



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago