[itzul] Huelga eta greba

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Or, Ots 22, 08:16:46, CET 2008





>Beraz, hori irakurri arren "odol-garbitasuna" aurpegiratzen badidazu, esan
nahi du, beste zerbaitez ari zarela, agian lehengoan erreibindikatutako
anarkiaz, edo -hizkuntzaren alorrean berdina dena-
hizkuntza deuseztatzeaz.

Ez dizut zuri ezer aurpegiratu, Jon, nik dakidala, zuk Hiztegi Baturik
erabakitzen ez duzulako, oker ez banago. Bestalde, zuk ondo baino hobeto
dakizu zeure inguruko euskaran zer erabiltzen duten. Jakina, hitzei labela
begiratzen dienak jakingo du zergatik jokatzen duen hala.  Mendebalde osoan
zabal-zabal dabilen hitz bat bazter utzi behar dela batuan? Utz dezagun,
bada… Hain gaude sobraturik!
      Euskararen bizitza, zorionez, gurea baino luzeagoa izango da eta
baliteke halako batean fandangoaren buelta etortzea eta gaur behe
mailakotzat jotakoa bihar hala ez izatea.  Dena dela, nik ez daukat
hizkuntza deuseztatzeko asmorik, lasai egon, hizkuntza ezer ez delako
hiztunik gabe. Eta nik ez dut ezelako hiztunik zapalduko edo
deuseztatuko!!! Ondo dakizunez, sarritan arauak auzo batetik doaz eta
erabilera beste batetik. Baina XXI. mendean gaude, bestaldetik,  eta
Euskaltzaindiak badu biderik, modurik erabiltzaileen iritziak jasotzeko
(nahi izanez gero, jakina)! Baina lehengoan esandakoa: bizitzan legetxe
hizkuntzan ere arauak onartzeak ez du esan gura kritikatzeko eskubiderik ez
dugunik!



Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago