[itzul] Huelga eta greba
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ost, Ots 20, 07:36:43, CET 2008
>Dena den, huelga e(u)spañola da. Hitz hori baztertzea, euskara zainduan
behintzat, komeni da
Euspañola? Alegia, euskaldun batek (Txirritak, adibidez) natural-natural
darabilen mailegu irentsia? Nazioartekotasunaren izenean mendebaldeko
euskaran ondo erroturiko mailegu bat alde batera utzi behar? Hain gara
hitzez aberats ze botatzeko moduan ere garen? Hamaika ikusteko jaioak gara,
benetan! Dena dela, beste gauza askotan bezala, iritziak iritzi, erabakiak
erabaki, gustuak gustu eta gomendioak gomendio, hiztunak guren duten
bidetik joan doaz, hizkuntza bizi guztietan legetxe, bestalde.
ANTXOKO HUELGA
Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, 1919
Mila bederatzi ehun kunplitu eta hemeratzigarren urtean,
huelga baten bidez okertu gera Antxoko partean;
buruzagia balitz bezela oiartzuarren tartean,
guri bengantzan hasi zerate oso gorroto fuertean;
beti gogoan izango degu bizirik geran artean.
Adenda moduan: Zelan ahoskatzen dute greba berba hori euskalkikotzat ez
dutenek (alegia, mendebaldeko gehienek)? Nik huelgia entzunda nago
kalean... eta ez euspañolen ahoan, jakina. Eta lan uzterik ere nekez egingo
du lanik barik, behar egiten duen nekezaleak... Lekukotasunak lekukotasun,
Mitxelenak berak greba, huelga eta lanuzte erabiltzen zituen... Dena dela,
zergatik da hobea (nazioartekoa izan arren) frantsesetik hartutako mailegua
gaztelaniatik hartua baino? Gustatu ala ez, euskal hiztunen masa
mendebaldekoa da (nori berea zuzenbidea izateak lege behar luke hizkuntz
erabakietan ere).
Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago