[itzul] Huelga eta greba
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ost, Ots 20, 09:44:24, CET 2008
Arrazoi osoa duzu, Karlos.
Txirrita eta Mitxelena euspañolez gainera, Urruzuno, Arrese-Beitia,
Ugalde eta Eguzkitza ere idazle euspañolak izan ziren; baita Joseba
Sarrionandia, Andu Lertxundi, Josu Zabaleta, Inazio Mujika, Pablo Sastre...
Eta gu, inozook, ezta ohartu ere. Beharrik, iritsia da itsuok argituko
gaituena.
Alfontso
karlos_del_olmo a bildua donostia.org(e)k dio:
>
>
>
>> Dena den, huelga e(u)spañola da. Hitz hori baztertzea, euskara zainduan
> behintzat, komeni da
>
> Euspañola? Alegia, euskaldun batek (Txirritak, adibidez) natural-natural
> darabilen mailegu irentsia? Nazioartekotasunaren izenean mendebaldeko
> euskaran ondo erroturiko mailegu bat alde batera utzi behar? Hain gara
> hitzez aberats ze botatzeko moduan ere garen? Hamaika ikusteko jaioak gara,
> benetan! Dena dela, beste gauza askotan bezala, iritziak iritzi, erabakiak
> erabaki, gustuak gustu eta gomendioak gomendio, hiztunak guren duten
> bidetik joan doaz, hizkuntza bizi guztietan legetxe, bestalde.
>
>
> ANTXOKO HUELGA
> Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, 1919
>
> Mila bederatzi ehun kunplitu eta hemeratzigarren urtean,
>
> huelga baten bidez okertu gera Antxoko partean;
>
> buruzagia balitz bezela oiartzuarren tartean,
>
> guri bengantzan hasi zerate oso gorroto fuertean;
>
> beti gogoan izango degu bizirik geran artean.
>
>
> Adenda moduan: Zelan ahoskatzen dute greba berba hori euskalkikotzat ez
> dutenek (alegia, mendebaldeko gehienek)? Nik huelgia entzunda nago
> kalean... eta ez euspañolen ahoan, jakina. Eta lan uzterik ere nekez egingo
> du lanik barik, behar egiten duen nekezaleak... Lekukotasunak lekukotasun,
> Mitxelenak berak greba, huelga eta lanuzte erabiltzen zituen... Dena dela,
> zergatik da hobea (nazioartekoa izan arren) frantsesetik hartutako mailegua
> gaztelaniatik hartua baino? Gustatu ala ez, euskal hiztunen masa
> mendebaldekoa da (nori berea zuzenbidea izateak lege behar luke hizkuntz
> erabakietan ere).
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago