[itzul] welga, greba, greva

mmorris mmorris a bildua euskalnet.net
Ost, Ots 20, 09:53:55, CET 2008


Euskara zainduan esan dut. Hori ulertzen ez baduzu, beno, Hiztun  
arruntek esango dute esango dutena. Spanglish oso zabalduta dago  
Estatu Batuetan. Miloika eta miloika hiztun omen daude. Hala ere, "Mi  
tio's carro", "la rofa está liquiando", "vacumear la carpeta" ez dira  
onartzen ez hemen, ez han, prentsan ez behintzat. Bai, eta  
Txirritaren mailako poeta chicano askok Spanglish hori erabiltzen  
dute. Hala ere, Spanglish hori maila batekoa da, behekoa, española  
bestea. Horrek ez du esan nahi ingelesa behe mailako hizkuntza  
denik.  Euspañola (euskañola, nahi duzuna) maila batekoa, euskara  
zaindua bestea. Horrek ere ez du esan nahi gaztelania behe mailako  
hizkuntza denik. Hala ere, hizkuntzak modu zatarrean nahastea beti  
behe mailako kontua izaten da.

Euskara zaindua beste kontua da. Zergatik hobe da greba, huelga  
baino? Esan bezala, huelga soil-soilik gaztelanian erabiltzen da.  
Greba (edo grève, greve, greva), ordea, ez. Huelga (edo uelga edo  
welga edo nahi duzuna) zenbait hizkuntzatan agertuko balitz, edo  
hizkuntza gehiagotan behintzat, huelga hobetsiko nuke. Zuek galdetu  
beharko diezue portugesdunei edo errumanieradunei zergatik "grève"  
hitz hori hartu duten eta ez "huelga" (kontua ospea izango da, segur  
aski). Dena den, zorionez, greba oso sartuta dago eta, esan bezala,  
internazionalagoa da. "Huelga" nazioarteko hitza ote da? Ez hasi  
esaten, La Razóngoek bezalaxe, gaztelaniak 500 (bihar edo etzi, 800  
edo 900 milioi) hiztun dituela eta, horrela, nahikoa "nazioartekoa"  
dela. Nik ez dut "estraika" proposatzen, "strike" are  
internazionalagoa bada ere.

Noski, fuertea, txungoa, joditua, eta potola / potolo (hori euskal  
gramatikaren aurkakoa da, mi tio's carro legez) bezalakoak han- 
hemenka agertzen dira euskaldun askoren ahoetan. Hori ez da kontua.  
Horrek "kolorea" ematen dio hizkerari baina "huelga" txokozalea,  
euskara zainduan bederen, ez da aukerarik onena. Bertsoetan  
erabiltzen bada, ederki. Lagunekin taberna batean, ondo. Baina ez  
prentsan edo telebistan. Del Olmo jauna eta Elhuyarrekoak nire ideia  
gehienen aurkakoak izaten direnez, ez dut uste ados egongo direnik  
baina, tira, beste batzuek "internazionaltasun kontu hori"  ulertuko  
dute.

Bakea guztiontzat.



On 08-ots-20, at 07:36, karlos_del_olmo a bildua donostia.org wrote:

>
>
>
>
>> Dena den, huelga e(u)spañola da. Hitz hori baztertzea, euskara   
>> zainduan
> behintzat, komeni da
>
> Euspañola? Alegia, euskaldun batek (Txirritak, adibidez) natural- 
> natural
> darabilen mailegu irentsia? Nazioartekotasunaren izenean mendebaldeko
> euskaran ondo erroturiko mailegu bat alde batera utzi behar? Hain gara
> hitzez aberats ze botatzeko moduan ere garen? Hamaika ikusteko  
> jaioak gara,
> benetan! Dena dela, beste gauza askotan bezala, iritziak iritzi,  
> erabakiak
> erabaki, gustuak gustu eta gomendioak gomendio, hiztunak guren duten
> bidetik joan doaz, hizkuntza bizi guztietan legetxe, bestalde.
>
>
>   ANTXOKO HUELGA
>   Jose Manuel Lujanbio, Txirrita, 1919
>
>    Mila bederatzi ehun kunplitu eta hemeratzigarren urtean,
>
>   huelga baten bidez okertu gera Antxoko partean;
>
>   buruzagia balitz bezela oiartzuarren tartean,
>
>   guri bengantzan hasi zerate oso gorroto fuertean;
>
>   beti gogoan izango degu bizirik geran artean.
>
>
> Adenda moduan: Zelan ahoskatzen dute greba berba hori  
> euskalkikotzat ez
> dutenek (alegia, mendebaldeko gehienek)? Nik huelgia entzunda nago
> kalean... eta ez euspañolen ahoan, jakina. Eta lan uzterik ere  
> nekez egingo
> du lanik barik, behar egiten duen nekezaleak... Lekukotasunak  
> lekukotasun,
> Mitxelenak berak greba, huelga eta lanuzte erabiltzen zituen...  
> Dena dela,
> zergatik da hobea (nazioartekoa izan arren) frantsesetik hartutako  
> mailegua
> gaztelaniatik hartua baino? Gustatu ala ez, euskal hiztunen masa
> mendebaldekoa da (nori berea  zuzenbidea izateak lege behar luke  
> hizkuntz
> erabakietan ere).
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago