[itzul] Huelga eta greba

karlos_del_olmo a bildua donostia.org karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Ast, Ots 21, 13:54:41, CET 2008





Jon Agirrek

>baina euskaraz "*huelga" hitza ez dago

Zein euskaratan? Euskara = euskaldunek darabilten hizkuntza bada, zerk edo
zerk kale egiten du berba baztertze kontu honetan.   Eta Orotarikoan
agertzen diren lekukotasunak (baturaren sortzaile Mitxelenarenak ere
barruan direla) euskara ez dira? Koldo Mitxelenak berak Sarasolaren Euskal
Hiztegirako idatzi sarreran esan zuen legez: "Eta, han eta hemen, baita
hizkuntza gaietan ere, argitasunak, lekukoak, dokumentuak dira jaun eta
jabe. Jaun eta jabe bakarrak",  XXI. mendean oraindino hitzei "odol
garbitasuna" begiratzen ibili behar izatea ere!

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago