[itzul] Huelga eta greba

Mendiola Agirre, Aitzol (Educación) aitzol.mendiola.agirre a bildua cfnavarra.es
Ast, Ots 21, 14:48:17, CET 2008


Bada, nik uste dut honez gero, "grebia/grebie/grebea" guztiz natural erabiltzen dela mendebaldeko hizkeretan. 30 urteko ibilbidea egin du eta ohikoa egin da. "Huelga" euskara batuan ez da erabiltzen, ez dago HBn, eta ahoz ere gero eta gutxiago entzuten da mendebaldean. Hortaz, ez dut ikusten "huelga" horrekin gotortuta non dagoen irabazia.


Aitzol Mendiola Agirre
Hezkuntza Departamentua / Departamento de Educación
Idazkaritza Tekniko Nagusia / Secretaría General Técnica
Itzulpen Bulegoa / Negociado de Traducción
San Domingo, zk.g. 31001 IRUÑA/PAMPLONA
Tel. 848 426 551
e-mail: amendioa a bildua navarra.es
 
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Enviado el: osteguna, 2008.eko otsailak 21 13:55
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Huelga eta greba





Jon Agirrek

>baina euskaraz "*huelga" hitza ez dago

Zein euskaratan? Euskara = euskaldunek darabilten hizkuntza bada, zerk edo
zerk kale egiten du berba baztertze kontu honetan.   Eta Orotarikoan
agertzen diren lekukotasunak (baturaren sortzaile Mitxelenarenak ere
barruan direla) euskara ez dira? Koldo Mitxelenak berak Sarasolaren Euskal
Hiztegirako idatzi sarreran esan zuen legez: "Eta, han eta hemen, baita
hizkuntza gaietan ere, argitasunak, lekukoak, dokumentuak dira jaun eta
jabe. Jaun eta jabe bakarrak",  XXI. mendean oraindino hitzei "odol
garbitasuna" begiratzen ibili behar izatea ere!

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago