[itzul] Huelga eta greba

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ast, Ots 21, 14:57:06, CET 2008


Definitu, mesedez, "odol-garbitasuna". Izan ere, aspertzeraino
errepikatu dut:
"...etimologia eta jatorri bat duena (asko axola ez badu ere),..."
"...(jatorria gorabehera) euskarazkoak ez diren hitzak..."
"...(jatorriak edo etimologiak ez du markatzen euskal hitza zein
den)..."

Beraz, hori irakurri arren "odol-garbitasuna" aurpegiratzen badidazu,
esan nahi du, beste zerbaitez ari zarela, agian lehengoan
erreibindikatutako anarkiaz, edo -hizkuntzaren alorrean berdina dena-
hizkuntza deuseztatzeaz. Ken dezagun Euskaltzaindia, erre ditzagun
hiztegi guztiak (anarkiazaleak gogoko duen Orotarikoa utzi dezakegu), ez
bedi egon jauntxo sasijakintsuen irizpiderik ez estandarrean, ez
euskalkietan, ez ezertan, kritikatu dezagun 'greba' baina ez blogean
bertan agertzen den 'kazetaritza' ('greba' bezain irentsia eta bertakoen
artean horren erabilia edo erabili gabea) edo kritikatzen den 'esleitu'
irentsigabea.

Goienkaria hain izango ote da berezia, bertako euskalkia baztertu,
euskara batua gauza batzuetarako hautatu eta sudur puntan jartzen zaiena
'bertan esaten den moduan' (?!) erabiltzeko? Aditza eta enparauak ere
erabil ditzatela bertako moduan, ba, gutxienez, eta orduan isildu ez,
txalo egingo diet. Baina tranpara ibiltzeak ez du balio, batuaz
nabilelakoan, nahaste borraste, txokokeria ikurrin bihurtuta.

Beste eztabaida bat izango da, nahi duenarekin gogoz jorratuko nukeena,
hobe litzatekeela bertako euskara estandarizatu eta ahozkoa eta idatzia
bereiztea. Baina hori beste eztabaidagai bat da.

Jon




-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de karlos_del_olmo a bildua donostia.org
Enviado el: jueves, 21 de febrero de 2008 13:55
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Huelga eta greba





Jon Agirrek

>baina euskaraz "*huelga" hitza ez dago

Zein euskaratan? Euskara = euskaldunek darabilten hizkuntza bada, zerk
edo
zerk kale egiten du berba baztertze kontu honetan.   Eta Orotarikoan
agertzen diren lekukotasunak (baturaren sortzaile Mitxelenarenak ere
barruan direla) euskara ez dira? Koldo Mitxelenak berak Sarasolaren
Euskal
Hiztegirako idatzi sarreran esan zuen legez: "Eta, han eta hemen, baita
hizkuntza gaietan ere, argitasunak, lekukoak, dokumentuak dira jaun eta
jabe. Jaun eta jabe bakarrak",  XXI. mendean oraindino hitzei "odol
garbitasuna" begiratzen ibili behar izatea ere!

Karlos del Olmo
karlos_del_olmo a bildua donostia.org
943424286




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago