[itzul] Huelga eta greba
Mikel MORRIS
mmorris a bildua euskalnet.net
Ast, Ots 21, 15:18:33, CET 2008
Guztiz ados nago. Euskara zaindua (standard Basque) eta kaleko
euskara (colloquial Basque) ez dira berdinak. Benetan, ez dut
ulertzen zergatik zenbait euskaldunek ez duten kontzepto hori ulertzen.
Fifty-cent edo beste rapper-en ingelesa ez da standard English. Han-
hemenka aditzen da baina ingelesdun guztiok badakigu hori ez dela
egunkarian erabiltzeko ingelesa. Berdin gertatzen da euskararekin,
zorionez. Mailak daude. Kontua ez da "odol-garbitasuna", hizkuntz
maila baizik.
Iban Arantzabalek ez du ulertzen zer den kaleko euskara, zer den
araupeko euskara. Gaztelaniaz segur aski asko irakurtzen du. Zer
egingo luke, halako batean, El Pais-en honako hau irakurriko balu:
Inundaciones en Valencia, toda la ciudad bien jodida.
El tonto de culo, Bush, ya lo tiene chungo
Los escrines de compyuter van subiendo de precio.
Los wachimanes están de estraik.
Las tinajeras se caen en amor más fácilmente.
Esan bezala, "huelga" behe mailako euskara da, Fifty-centen mailakoa,
baina badago erabiltzea, gaina, baina ezjakintzat hartzen da (edo
hartzen hasi).
Dena den, grève oso zabalduta dago nazioartean, aipatu bezala,
errumaniarrek, portugesdunek erabiltzen dute, baita turkiarrek
(grev), kosovotarrek, eta albaniarrek ere.
Bakea guztiontzat
On Feb 21, 2008, at 2:57 PM, jon-agirre a bildua ej-gv.es wrote:
> Definitu, mesedez, "odol-garbitasuna". Izan ere, aspertzeraino
> errepikatu dut:
> "...etimologia eta jatorri bat duena (asko axola ez badu ere),..."
> "...(jatorria gorabehera) euskarazkoak ez diren hitzak..."
> "...(jatorriak edo etimologiak ez du markatzen euskal hitza zein
> den)..."
>
> Beraz, hori irakurri arren "odol-garbitasuna" aurpegiratzen badidazu,
> esan nahi du, beste zerbaitez ari zarela, agian lehengoan
> erreibindikatutako anarkiaz, edo -hizkuntzaren alorrean berdina dena-
> hizkuntza deuseztatzeaz. Ken dezagun Euskaltzaindia, erre ditzagun
> hiztegi guztiak (anarkiazaleak gogoko duen Orotarikoa utzi
> dezakegu), ez
> bedi egon jauntxo sasijakintsuen irizpiderik ez estandarrean, ez
> euskalkietan, ez ezertan, kritikatu dezagun 'greba' baina ez blogean
> bertan agertzen den 'kazetaritza' ('greba' bezain irentsia eta
> bertakoen
> artean horren erabilia edo erabili gabea) edo kritikatzen den
> 'esleitu'
> irentsigabea.
>
> Goienkaria hain izango ote da berezia, bertako euskalkia baztertu,
> euskara batua gauza batzuetarako hautatu eta sudur puntan jartzen
> zaiena
> 'bertan esaten den moduan' (?!) erabiltzeko? Aditza eta enparauak ere
> erabil ditzatela bertako moduan, ba, gutxienez, eta orduan isildu ez,
> txalo egingo diet. Baina tranpara ibiltzeak ez du balio, batuaz
> nabilelakoan, nahaste borraste, txokokeria ikurrin bihurtuta.
>
> Beste eztabaida bat izango da, nahi duenarekin gogoz jorratuko
> nukeena,
> hobe litzatekeela bertako euskara estandarizatu eta ahozkoa eta
> idatzia
> bereiztea. Baina hori beste eztabaidagai bat da.
>
> Jon
>
>
>
>
> -----Mensaje original-----
> De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
> nombre de karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> Enviado el: jueves, 21 de febrero de 2008 13:55
> Para: ItzuL
> Asunto: Re: [itzul] Huelga eta greba
>
>
>
>
>
> Jon Agirrek
>
>> baina euskaraz "*huelga" hitza ez dago
>
> Zein euskaratan? Euskara = euskaldunek darabilten hizkuntza bada, zerk
> edo
> zerk kale egiten du berba baztertze kontu honetan. Eta Orotarikoan
> agertzen diren lekukotasunak (baturaren sortzaile Mitxelenarenak ere
> barruan direla) euskara ez dira? Koldo Mitxelenak berak Sarasolaren
> Euskal
> Hiztegirako idatzi sarreran esan zuen legez: "Eta, han eta hemen,
> baita
> hizkuntza gaietan ere, argitasunak, lekukoak, dokumentuak dira jaun
> eta
> jabe. Jaun eta jabe bakarrak", XXI. mendean oraindino hitzei "odol
> garbitasuna" begiratzen ibili behar izatea ere!
>
> Karlos del Olmo
> karlos_del_olmo a bildua donostia.org
> 943424286
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago