[itzul] ER: etab. laburdura

Juan Garzia Garmendia svrinsjg a bildua sv.ehu.es
As, Urt 8, 11:25:20, CET 2008


Pentsatzen dut "etb." dioen lekuan "etab." esan nahi duela, baina, edozein
kasutan, ez zait iruditzen erosoagoa denik "etab." erabiltzea "eta abar"
osoa baino.

Laburdurek ekonomiaren bat edo abantailaren bat ekarri behar dutela, alegia,
eta horrek amaiaerako puntuaren endredoa baino ez dakarrela nire (eta
askoren ustez).

Joskera-arazoa, hala ere, ongi ikusia dago, eta --zerrenda konplexu samarra
denean bereziki-- koma dagokio aurretik, juntagailuak lotzen dituen bi
elementuek (X eta abar) unitate (zerrendaren osagai) bakar bat osatzen
dutela ez ulertarazteko:


-----Jatorrizko mezua-----
Nondik: itzul-bounces a bildua postaria.com
[mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]Honen izenean: Nerea Gallastegi
Bidalia: astelehena, 2008.eko urtarrilak 7 14:17
Nora: itzul a bildua postaria.com
Gaia: Re: [itzul] etab. laburdura


Zubiri anaien Euskal Gramatikaren arabera, etb. aurrean koma jarri behar da
beti.
--
Nerea Gallastegi Cámara
Telf: 627 98 36 09
Email: nereagaca a bildua gmail.com




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago