[itzul] Vía Augusta eta Vía de la Plata
Alfontso Mujika
alfon a bildua elhuyar.com
Ast, Urt 10, 11:53:12, CET 2008
"Via Augusta" odonimoak ez du arazorik sortzen. Latinez ere hala izango
zen. Beraz, "Via Augusta". Bigarrena, berriz, konplexuagoa da, berez
"Via Balata" baita (arabieraz "balata", nonbait, "zoladura duena" esan
nahi du), gerora desitxuratu eta "Vía de la Plata" eman duena gaztelaniaz.
Beraz "Via Balata" eman liteke, edo, bestela, gaztelaniazkoa utzi: "Via
de la Plata". Ez dut uste itzultzekoa denik.
Alfontso
aztiri-futurnet(e)k dio:
> Erromanizazio garaiko gaztelaniazko testu batekin ari naiz. Itzuli al
> dituzue inoiz bi termino horiek? Nola?
>
> Mila esker.
> Edurne
>
>
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago