[itzul] Frantsesetik euskarara...

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Urt 14, 11:21:15, CET 2008


Ea honek ezertan laguntzen dizun:

- Plus le docteur [...] se tait avec son *oeil désolé*, plus je me
sens coupable.

Sendagilea begirada nahigabetu horrekin isiltzen den bakoitzean, gero
eta errudunago sentitzen naiz.

- Vouz êtes *périmée* [...] comme un *yaourt. *(bigarrenak ze
ortografia du euskaraz?)

Epea amaituta daukazu [...] jogurt batek bezala.

*- Catcheuse* (Catch-laria??? Katxlaria??? bestelako hitzen bat?)

Arazo bat dauka horrek, -euse amaierak emakumezkoaren marka ezartzen
baitio. Hori nolabait adierazi beharra daukazu: emakume catch
borrokalaria, edo halako zerbait.

- L'*Étrangleuse du Languedoc *(bere *Catcheuse *ezizena).

Hemen ere berdin: Languedoc-eko emakume itotzailea.


-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago