[itzul] 38. araua

LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER larrinaga_asier a bildua eitb.com
Al, Urt 14, 13:25:02, CET 2008


	Baten batek jakingo du nik baino hobeto azaltzen, baina funtsean
"memoria tenporalaren" arazo bat da.

	Pdf-a jaisten ari zinela, akatsen bat gertatuko zen, eta ez da behar
bezala jaitsi. Zure nabigatzailearen "memoria tenporalean" (edo
zerbitzarian, edo ez dakit nik non) kopia akastuna geratu da, eta orain,
jaisten ahalegintzen zaren bakoitzean, mesede egitearren, nabigatzaileak
(edo dena delakoak) jaitsitako kopia ematen dizu, arinago eskuratuko
duzulakoan.

	Ordenagailua itzali eta berriro pizten baduzu, "memoria tenporal"
hori garbitu egiten da, eta arazo barik jaits dezakezu dokumentua. Egongo da
modu errazagoren bat memoria garbitzeko, baina nik ez dakit zein den.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago