[itzul] 38. araua

jon-agirre a bildua ej-gv.es jon-agirre a bildua ej-gv.es
Al, Urt 14, 15:06:58, CET 2008


Ez dirudi hori izan denik. Jaurlaritzako beste batzuen arazoa ere izan
da. Adobe Reader 6.0 generabilen eta arau berritu eta eguneratu hori,
itxuraz, bertsio berriago batekin gordeta dago. Adobe Reader 8 instalatu
berri didate, eta orain ez daukat arazorik. Informatikaren gauzak.

Eskerrik asko, denoi.

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En
nombre de LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
Enviado el: lunes, 14 de enero de 2008 13:25
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] 38. araua


	Baten batek jakingo du nik baino hobeto azaltzen, baina funtsean
"memoria tenporalaren" arazo bat da.

	Pdf-a jaisten ari zinela, akatsen bat gertatuko zen, eta ez da
behar
bezala jaitsi. Zure nabigatzailearen "memoria tenporalean" (edo
zerbitzarian, edo ez dakit nik non) kopia akastuna geratu da, eta orain,
jaisten ahalegintzen zaren bakoitzean, mesede egitearren, nabigatzaileak
(edo dena delakoak) jaitsitako kopia ematen dizu, arinago eskuratuko
duzulakoan.

	Ordenagailua itzali eta berriro pizten baduzu, "memoria
tenporal"
hori garbitu egiten da, eta arazo barik jaits dezakezu dokumentua.
Egongo da
modu errazagoren bat memoria garbitzeko, baina nik ez dakit zein den.

Asier Larrinaga



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago