[itzul] Técnico-Jurídica

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
As, Urt 15, 12:14:22, CET 2008


Eskerrik asko, Jon.

25. arauak dioena buelta emanda aplikatzea izan liteke bide bat, baina guk <<Hitz Elkartuen Osaera eta Idazkera>> liburuan aurkitu ditugun antzekoenak hauek dira: <<Alfabetatze-Euskalduntze Koordinakundea>>, <<Euskal Irrati-Telebista>>, <<Irakaslegoaren Alfabetatze-Euskalduntzea>>. HABE, ordea, marratxorik ageri da: <<Helduen Alfabetatze Berreuskalduntzeko Erakundea>>. Zoritxarrez, ez dago adjektibo dvanda direlakoez (luze-zabal, zuri-beltz...)osatutako atal edo erakunde izenen adibiderik.

Beste inoren argibide gehiagoren faltan, oraingoz lehendik genuenari eustea pentsatu dugu, hau da, biak letra larriz hasita. 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 14 de enero de 2008 10:32
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Técnico-Jurídica


Araututa, ez dakit. Baina "Hitz elkartuen osaera eta idazkera" arauan (25.a) dioenez: "Oharra: osagai biak letra larriz hasten direnean hobe da hitz elkartua marrarik gabe idaztea. Errotuluetan, zenbait titulutan eta izendapenetan agertzen da hori batez ere: Eusko Jaurlaritza, Foru
Aldundia, Kultura eta Turismo Saila, Garraio Zuzendaritza, Medikuntza Fakultatea, Bertsolari Txapelketa, Zinema Jaialdia, Ur Kirolak eta abar.". Beraz, badirudi, alderantziz ere, marratxoa jarriz gero (eta badirudi beharrezkoa dela) letra xehez idatzi beharko genukeela. Hortik atera dut nire proposamena.

Jon


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Berasategi Zurutuza, Joxe M.
Enviado el: lunes, 14 de enero de 2008 8:44
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Técnico-Jurídica

Aupa, Jon
<<Idazkaritza Tekniko-juridikoa>>, <<juridikoa>> letra xehez hasita, nonbait hala araututa dagoelako? Non?

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de jon-agirre a bildua ej-gv.es
Enviado el: viernes, 11 de enero de 2008 15:02
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Técnico-Jurídica


Idazkaritza Tekniko-juridikoa


-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Berasategi Zurutuza, Joxe M.
Enviado el: viernes, 11 de enero de 2008 14:46
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: [itzul] Técnico-Jurídica

Zerbitzu baten izena: Secretaría Técnico-Jurídica

Nola jarri beharko genuke: <<Idazkaritza Tekniko-Juridikoa>> ala <<Idazkaritza Tekniko-juridikoa>>?

Aurrez esker mila,

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 
 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago