[itzul] Técnico-Jurídica

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
As, Urt 15, 12:14:50, CET 2008


Eskerrik asko zuri ere, Xabier

"eta" baliatuz bitan banatzeko bidea ere hor dago, baina oraingoz nahiago izan dugu auzi grafikoa argitzen saiatu, edukian sartu baino. Argitasun gehiagoren faltan, oraingoz biak marratxoz lotuta eta inizial larriz utziko ditugu, lehen geneuzkan bezala.

Ondo bizi

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Enviado el: lunes, 14 de enero de 2008 10:43
Para: itzul a bildua postaria.com
Asunto: Re: [itzul] Técnico-Jurídica


Joxe Mari, nola ulertu behar da idazkaritza horren mamia? Gai teknikoak eta juridikoak lantzen dituen idazkaritza? Legearen ikuspegi teknikoa jorratzen duena?

 

Ez du balio Idazkaritza Teknikoa eta Juridikoa idaztea? Guk hemen 'Informe Económico-Financiero' bat idazten dugu eta euskarazko bertsioan Ekonomia eta Finantza Txostena izendatzen dugu, bi esparru horiek lantzen ditugulako.

 

Xabier Pascual Jimenez

 

Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza

Eusko Jaurlaritza

945 01 90 56

 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago