[itzul] Anualizada
Arrizabalaga, Bakartxo
bakartxo.arrizabalaga a bildua parlam.euskadi.net
Ost, Urt 16, 13:04:06, CET 2008
Taulan informazio guztia zehatz-mehatz ezin emateaz gain, ez duzu, agian, eman beharrik ere; halatan, "urteka" edo "urte osora hedatua" edo "urte osorako" edo horrelako zerbait jar zenezake.
Bakartxo
-----Jatorrizko mezua-----
Nork: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] Noren izenean: xabier-pascual a bildua ej-gv.es
Bidaltze-data: miércoles, 16 de enero de 2008 12:57
Nori: itzul a bildua postaria.com
Gaia: [itzul] Anualizada
Estatubatuarren eraginez ekonomian gero eta gehiago erabiltzen den
aldakuntza tasa mota bat da honako hau: 'tasa intertrimestral
anualizada'. Berez, hiruhilabete arteko emaitza urte osora hedatzea da
kontua (biderketak egin beharrean berreketak egiten dira).
Testuan 'urte osora hedatutako hiruhilabete arteko tasa', besteren
ezean, nahiko lasai idatz dezaket, baina taula batean sartzeko luzeegia
da. Urteratua, urtekotua, urteratutakoa edo horrelako zerbait erabiltzea
astakeria onartezina izango litzateke? Argibiderik edo proposamenik?
Eskerrik asko, aurretik.
Xabier Pascual Jimenez
Ekonomia eta Plangintza Zuzendaritza
Eusko Jaurlaritza
945 01 90 56
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago