[itzul] Jain renouncer

Berasategi Zurutuza, Joxe M. jmbera a bildua alava.net
Ast, Urt 17, 12:52:34, CET 2008


Wikiko itzulpenen bat izango da, ezta? Hitzez azaltzen baita han.

<<renouncer>> hitza, kasu horretan, erraza da <<uko egiten dioten>> edo antzeko beste moduren batean itzultzea.

Uste dut arazoa dela <<zeri>> egiten dioten uko. Izan ere, oker ez banago, ingeleseko bertsioan <<renounce>> horren objektua falta da; alegia, ez dela <<celibate renouncer>>, <<itinerant celibate X-renouncer>> baizik, izanik X <<world/sex/sexual life...>>

Ezertarako balio badizu,

Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua 

-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Maddi Bediaga
Enviado el: miércoles, 16 de enero de 2008 21:10
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Jain renouncer


Gabon denoi,

Norbaitek ba al daki "renouncer" hitza euskaraz nola eman?

Hauxe da testuingurua:

Indian Jain renouncers, a group of itinerant celibate renouncers living an 
ascetic life of spiritual purification and salvation.

Mila esker aldez aurretik.

--
Maddi 




ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago