[itzul] Jain renouncer
Maddi Bediaga
adur95 a bildua hotmail.com
Ast, Urt 17, 17:08:29, CET 2008
Mila esker, Eneko eta JoxeMari
Oraingoz unibertsitateko lan baterako behar nuen, baina wikira igotzeko
asmoa ere badut. Euskaraz ikasten dugunok, askotan, denbora gehiago eman
behar izaten dugu itzulpenak egiten gaia bera ikasten baino... edo hobeto
esanda, gaiak itzulpenak eginez ikasi behar izaten ditugu. :-)
Ukogile aszeta jainistak... hortik joko dut
Eskerrik asko denoi berriro ere.
--
Maddi
----- Original Message -----
From: "Berasategi Zurutuza, Joxe M." <jmbera a bildua alava.net>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, January 17, 2008 12:52 PM
Subject: Re: [itzul] Jain renouncer
Wikiko itzulpenen bat izango da, ezta? Hitzez azaltzen baita han.
<<renouncer>> hitza, kasu horretan, erraza da <<uko egiten dioten>> edo
antzeko beste moduren batean itzultzea.
Uste dut arazoa dela <<zeri>> egiten dioten uko. Izan ere, oker ez banago,
ingeleseko bertsioan <<renounce>> horren objektua falta da; alegia, ez dela
<<celibate renouncer>>, <<itinerant celibate X-renouncer>> baizik, izanik X
<<world/sex/sexual life...>>
Ezertarako balio badizu,
Joxe Mari Berasategi
AFAko Euskara Zerbitzua
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Maddi Bediaga
Enviado el: miércoles, 16 de enero de 2008 21:10
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Jain renouncer
Gabon denoi,
Norbaitek ba al daki "renouncer" hitza euskaraz nola eman?
Hauxe da testuingurua:
Indian Jain renouncers, a group of itinerant celibate renouncers living an
ascetic life of spiritual purification and salvation.
Mila esker aldez aurretik.
--
Maddi
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago