[itzul] casacampo
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Urt 18, 08:55:10, CET 2008
> Mutriku aldean ba omen dago Casacampo izeneko hezegune bat. Horren izena
> Casacampo da, edo badu euskarazkorik? (Lasao esaten ote dioten entzun
> dut, baina...)
Mutriku ez dut ia ezagutzen, aitor dut, eta zure datu horiek hain dira
apurrak...
1:5000 bilatzailean (http://b5m.gipuzkoa.net/) arakatuta, Mutrikun ez da
Casacamporik ageri, ezta Lasaorik ere. Ageri dira Lazao Handi eta Lazao
Txiki baserriak, Mutrikuko lurretan, Olabarrieta auzoan, Deba ibaiaren
ertzean, eta ibaiaren beste aldean, aurrez aurre, Artzabalgo futbol
zelaia dutela, Debako lurretan. Alabaina, ortofotoa ikusita, ez du
ematen hor hezegunerik dagoenik.
> Itsasbide omen zen lehenago, hain zuzen itsasotik ibaian gora joaten ziren
> itsasontziei laguntza emateko erabiltzen zuten bazter-bidea hortik barena
> zihoalako.
Itsasbide horrek zentzu gehiago egin dezake. 1:5000n, Mutrikun izen
horrekin etxe bat ageri da, ez leku bat, Laranga auzoan, baita ere Deba
ibaiaren ertzean, bestaldean Debako herrigunea eta Artzabal auzoa
dituela. Lazao baserriak baino itsas alderago dago, eta hor ibaiak
bihurgune eder bat egiten du, hezeguneak izan ohi diren erdi lur, erdu
ur tankeran, ortofotoak ederki erakusten duenez.
Mapan hemen ikus ditzakezu kokatuta, baia Lazao baserriak, bai Itsasbide
etxea:
http://www.tagzania.com/user/tz_8TN4Vzy0v5V00gjQf9LCZVg6ZGyt
Ezertarako balio badizu...
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago