[itzul] casacampo

Asier Sarasua asarasua a bildua codesyntax.com
Or, Urt 18, 09:32:37, CET 2008


>> Mutriku aldean ba omen dago Casacampo izeneko hezegune bat. Horren izena
>> Casacampo da, edo badu euskarazkorik? (Lasao esaten ote dioten entzun
>> dut, baina...)

Gotzonek jarri dituen puntuei jarraituz (Lazao eta Itsasbide).
http://www.tagzania.com/user/tz_8TN4Vzy0v5V00gjQf9LCZVg6ZGyt

Itsasbide ingurua da Casacampo (ez Lazao).

Hauxe, argazkiaren erdi-erdian dagoen padura antzekoa (orain gutxira 
arte, parkea):
http://www.debabarrenaturismo.com/errota/costa/deba.jpg

Lurrez Mutriku da, baina Deban bertan dago, argazkian ikusten den moduan.

Lazao barrurago dago (argazkiaren barren-barrenean ikusten diren 
baserriak).

Deban, behintzat, Casacampo deitzen diote inguruari, erdaraz zein 
euskaraz. Bada Deban toponimia mapa bat.

Asier



> 
> Mutriku ez dut ia ezagutzen, aitor dut, eta zure datu horiek hain dira 
> apurrak...
> 
> 1:5000 bilatzailean (http://b5m.gipuzkoa.net/) arakatuta, Mutrikun ez da 
> Casacamporik ageri, ezta Lasaorik ere. Ageri dira Lazao Handi eta Lazao 
> Txiki baserriak, Mutrikuko lurretan, Olabarrieta auzoan, Deba ibaiaren 
> ertzean, eta ibaiaren beste aldean, aurrez aurre, Artzabalgo futbol 
> zelaia dutela, Debako lurretan. Alabaina, ortofotoa ikusita, ez du 
> ematen hor hezegunerik dagoenik.
> 
>> Itsasbide omen zen lehenago, hain zuzen itsasotik ibaian gora joaten 
>> ziren
>> itsasontziei laguntza emateko erabiltzen zuten bazter-bidea hortik barena
>> zihoalako.
> 
> Itsasbide horrek zentzu gehiago egin dezake. 1:5000n, Mutrikun izen 
> horrekin etxe bat ageri da, ez leku bat, Laranga auzoan, baita ere Deba 
> ibaiaren ertzean, bestaldean Debako herrigunea eta Artzabal auzoa 
> dituela. Lazao baserriak baino itsas alderago dago, eta hor ibaiak 
> bihurgune eder bat egiten du, hezeguneak izan ohi diren erdi lur, erdu 
> ur tankeran, ortofotoak ederki erakusten duenez.
> 
> Mapan hemen ikus ditzakezu kokatuta, baia Lazao baserriak, bai Itsasbide 
> etxea:
> http://www.tagzania.com/user/tz_8TN4Vzy0v5V00gjQf9LCZVg6ZGyt
> 
> Ezertarako balio badizu...
> 



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago