[itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes (Nerea Gallastegi)

Nerea Gallastegi nereagaca a bildua gmail.com
Ost, Urt 23, 11:00:45, CET 2008


Termino hori itzuli behar izan dut behin baino gehiagotan eta, terminoaren
esanahiari buruzko eztabaidan sartu gabe, Euskaltermen edo Autonomi
Erkidegoko nahiz euskal probintzietako aldizkari ofizialetan begiratuz gero,
ikusiko duzue erakundearen arabera termino ezberdinak erabiltzen direla:

Mendi (edo mendien) Zerbitzua > EAEko aldizkarian eta Arabako eta Gipuzkoako
Foru Aldundiaren dokumentuetan

Baso Zerbitzua > Bizkaiko Foru Aldundiaren dokumentuetan

Nafarroan ez dakit zein erabiltzen den, ez dut aurkitzerik izan.

Beraz, nire ustez, testua zein erakunderentzako itzuli, termino bat edo
beste erabili beharko litzateke.

-- 
Nerea Gallastegi Cámara



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago