[itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes

Amaia Apalauza amaiabai a bildua yahoo.es
Ost, Urt 23, 17:57:41, CET 2008


Nafarroako hainbat hizkeratan ere oihan eta mendi bereizten dira. Oihana dena da; alegia, Jon Agirrek dioenaren ildotik, 'mendibehera' (gaztelaniazko "monte", ezta?). Mendia, berriz, gailurrak izendatzeko erabiltzen da.
Bestalde, basoa ere entzun izan dut, Nafarroan, 'mendibehera' adieran.
Ongi izan,
Amaia


----- Mensaje original ----
De: Gotzon Egia <gegia a bildua gipuzkoa.net>
Para: ItzuL <itzul a bildua postaria.com>
Enviado: miércoles, 23 de enero, 2008 17:22:05
Asunto: Re: [itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes

> 'baso' hitzak 'zuhaiztia' eta 'mendibehera', esangura biak hartzen
> ditu. Eta 'mendi' hitzak 'mendibehera' eta 'goi-mendia'. Gaztelaniaz
> 'bosque' hitzak 'zuhaiztia' bakarrik, 'monte' hitzak 'mendibehera'
> eta 'goi-mendia' eta 'montaña' berbak 'goi-mendia'.

Horrek oroitarazi dit 1995ean Imanol Goikoetxeak aritaratu zuen 
«Gailurrak eta goi lurrak» liburua, Gipuzkoako Foru Aldundiaren *Bertan* 
saileko bederatzigarrena. Gazteleraz, «Cumbres y montañas», frantsesez 
«Les sommets et la montagne» eta ingelesez «Summits and highlands».

Tamalez, oraingoz ez diote bertsio digitalik egin, saileko beste ale 
batzuei egin dieten gisan:
http://bertan.gipuzkoakultura.net/

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W


       
______________________________________________ 
Web Revelación Yahoo! 2007:
Premio Favorita del Público. 
http://es.promotions.yahoo.com/revelacion2007/favoritos/


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago