[itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Ost, Urt 23, 11:30:55, CET 2008
> Servicio de Montes berak ez ote du esan nahi servicio de bosques. Guretzako
> halakoak dira herribasoak, auzobasoak, basoak, e.a.
> Besteak, gailurrak, tontorrak, eta antzekoak mendiak dira, frantsesezko
> "montagne" eta inglesezko "mountain" terminoen parekoak.
> Banago gure aurretikoek erabili dutela basoa hitza foresta/forestal, e.a.en
> kideko.
Arrazoi izango duzu: egungo «mendi» guztiak ez dira, ziurrenik,
«montagne». Ez nago hain ziur, ordea, «Servicio de Montes» horren
barruan «basoak» bakarrik ote dauden.
Gaia beste ertz batetik ikusita, Gipuzkoan «Mendien Foru Araua» dugu:
https://ssl4.gipuzkoa.net/euskera/gao/2006/10/26/e0610720.htm
Iruditzen zait hor «mendi» erabili behar dugula, ez inola ere «baso»,
xedapen horrek ez bakarrik basoak, baizik mendien gaineko beste hamaika
gauza arautzen baititu (besteak beste, herri jabariko mendiak, herri
onurakoak, mendien mugaketa, zortasunak, mendi pribatuak, basoak
kudeatzea, eta abar).
Adierazgarria da, eztabaidan ditugun terminoen harira, foru arauak
ematen duen definizioa:
«4. artikulua. Mendi kontzeptua.
1. Foru arau honen ondorioetarako, mendia da zuhaitz, sastraka edo
belar landareak hazten diren lur oro, baldin eta nekazaritza
landaketaren ezaugarri edo horren gai ez badira eta hirietako espazio
edo parkeetan eta lorategietan ez badaude.»
Foru arau horretan xedatutakoa zaindu edo kudeatu behar duen
zerbitzuari, nola esan behar ote zaio? Nire ustez, «Mendi(en) Zerbitzua».
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago