[itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
jon-agirre a bildua ej-gv.es
jon-agirre a bildua ej-gv.es
Ost, Urt 23, 16:42:42, CET 2008
Ibili be leku ezberdinetatik ibiltzen dira baserritarrak (nekazari nahiz abeltzainak) eta mendizaleak. Behin Atxondon bertako batek esan zidan, Anboto zela eta, Bilbokoak hara joan eta jausi egiten zirala, bertakorik inor ez zala inoiz jausi. Ez zan konturatzen gizona, "Bilbokoak" (kaletar mendizaleak, alegia) mendira (tontorrera, gailurrik gailur eta hormatik gora) joaten zirala, eta bertakoak basora (bidetik edo bidezidorretatik eta ezer probetxuzkorik ez dagoen tontor eta gailurretara alferrik hurreratu barik). Euskaraz 'baso' hitzak 'zuhaiztia' eta 'mendibehera', esangura biak hartzen ditu. Eta 'mendi' hitzak 'mendibehera' eta 'goi-mendia'. Gaztelaniaz 'bosque' hitzak 'zuhaiztia' bakarrik, 'monte' hitzak 'mendibehera' eta 'goi-mendia' eta 'montaña' berbak 'goi-mendia'.
Jon
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Mendiola Agirre, Aitzol (Educación)
Enviado el: miércoles, 23 de enero de 2008 13:06
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
Durango inguruan ere erabilera antzekoa da. Gazteen artean mendiko botak, mendiko arropa, mendira joan... erabili arren, adinekoek basorako botak, basorako arropa, basora joan erabiltzen dute.
Monte comunal esateko, Iurretan, "herri basuek" esaten dute. Otxandion, herriko mugarriak bere horretan dauden ikustera joaten dira urtero. "Basabisita" deitzen diote horri.
Eta datorren igandean, urtarrilaren 27an, aratustea heldu dela eta egiten den txitxi burduntziari, "baso-koipetsu" esaten zaio, sua gehienetan zuhaizpean egiten ez bada ere.
Beste gauza bat da zerbitzu horri zein izen eman behar zaion.
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Joan Mari Iriondo
Enviado el: asteartea, 2008.eko urtarrilak 22 11:37
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
Aupa, egun on, denoi:
Arratia, Orozko, Zeberio, Arrankudiaga, Laudio eta alde honetan bereizten
dute gure nagusiek, zehazki eta zorrozki, gainera zer den basoa eta zer den
mendia.
Servicio de Montes berak ez ote du esan nahi servicio de bosques. Guretzako
halakoak dira herribasoak, auzobasoak, basoak, e.a.
Besteak, gailurrak, tontorrak, eta antzekoak mendiak dira, frantsesezko
"montagne" eta inglesezko "mountain" terminoen parekoak.
Banago gure aurretikoek erabili dutela basoa hitza foresta/forestal, e.a.en
kideko.
Hortik aparte, Mendi Federazioak ere nik uste zer esana baduela kontu
honetan.
Servicio de Montes = relativo a las explotaciones silvícolas y forestales,
bada, orduan Baso terminoa erabiltzen dugu Arratian eta Kantauri Arabarrean,
kasurik gehienetan, salbu eta erabiltzailea adinean gaztea ez bada.
Joan Mari
Laudio
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com]En
nombre de Taberna Irazoqui, Miguel (Itzultzailea:NAO/BON)
Enviado el: asteartea, 2008.eko urtarrilak 22 11:22
Para: ItzuL
Asunto: Re: [itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
Mendi Zerbitzua
Mikel Taberna
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre
de Amaia Lasheras
Enviado el: martes, 22 de enero de 2008 11:11
Para: ItzuL
Asunto: [itzul] Nafarroako Gobernukoentzat . Servicio de Montes
Egun on:
Zein da Zerbitzu horren izen ofiziala?
Eskerrik asko.
Amaia
______________________________________________
Web Revelación Yahoo! 2007:
Premio Favorita del Público.
http://es.promotions.yahoo.com/revelacion2007/favoritos/
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago