[itzul] culto
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
Or, Urt 25, 10:21:35, CET 2008
> Protestanteen (ebanjelistak, adibidez) erritu nagusiari, katolikoen
> mezaren baliokidea, culto deitzen zaio erdaraz, euskaraz kultu da
> baliokide egokia?
Eta «gurtza»? HBk jasotzen du, eta Elizen Arteko Biblian erabili zuten maiz:
1. 1 Sm 1,3
Urtero igo ohi zen Elkana bere herritik Xilora, Jaun
ahalguztidunari gurtza egin eta opariak eskaintzera. Santutegi hartan
Hofni eta Pinhas Eliren bi semeak ziren Jaunaren apaiz.
2. Dt 8,19
"Baina noizbait Jauna zeuen Jainkoa ahazten baduzue, jainko
arrotzen atzetik joan eta, haien aurrean ahozpezturik, gurtza ematen
badiezue, zinez diotsuet gaur guztiz galduko zaretela.
3. Ir 7,16
Eta esaiozu: Jaunak, hebertarren Jainkoak, zuregana bidali nau
bere herriari joaten uzteko esatera, basamortuan gurtza eman diezaioten.
Zuk muzin egin duzu orain arte,
4. Is 29,13
Jaunak hau esan du: Herri hau hurbiltzen zait, bai, ohore
ematera, baina ezpainez bakarrik ohoratzen nau; niregandik urruti du
bihotza. Ematen didaten gurtza ohitura hutsa, giza agindua besterik ez da.
5. Jkd 15,14 tit
Egiptoarren orotariko idolatria eta animalien gurtza
6. JrGt 1,5
Jendetza gurtza emateko berorien inguruan pilatzen dela ikustean,
esan zeuen baitan: "Zuri bakarrik, Jauna, zor zaizu gurtza!"
7. Jos 22,25
Zuen -Ruben eta Gaden ondorengoen- eta gure artean Jordan ibaia
ipini zuen Jaunak mugatzat. Zuek ez duzue, beraz, zerikusirik
Jaunarekin!" Horrela, zuen seme-alabek eragotzi egingo liekete gureei
Jaunari gurtza ematea.
8. Mi 6,6
Zerekin agertuko naiz Jaunaren aurrean? Zerekin, Jainkoari gurtza
ematerakoan? Urteko zekorrak ekarriko ote dizkiot erre-oparitzat?
9. Sal 106,36
Gurtza eman zieten haien idoloei eta hauek galbide gertatu
zitzaizkien.
10. Si 50,17
Orduan, herri osoa batera lurreraino ahozpezten zen, bere
Jaunari, Ahalguztidunari, Goi-goiko Jainkoari, gurtza emateko.
--
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago