[itzul] DIN en ISO

Itzuliz Itzulpen Zerbitzua itzuliz a bildua euskalnet.net
Al, Urt 28, 10:02:45, CET 2008


Ba... erantzun zuten Laura eta Sebasi barkamena, hartu zuten lanagatik, 
baina nik "kopiatu eta itsatsi" egin nuen. Bezeroari jakinaraziko diot zuk 
emandako azalpena Alfontso. Berriro ere miila esker

Joxemari


----- Original Message ----- 
From: "Alfontso Mujika" <alfon a bildua elhuyar.com>
To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Monday, January 28, 2008 9:00 AM
Subject: Re: [itzul] DIN en ISO


> Barkatuko didazue, baina uste dut Joxemarik egindako galderari proposatu 
> zaizkion bi aukerak:
>
> "DIN-en arabera (Deutsches Institut für Normung) ISO 9001 eta ISO 14001"
>
> eta
>
> "DIN arauen arabera, enpresak ISO 9001 eta ISO 14001 ziurtagiriak ditu",
>
> borondaterik onenarekin eginak izanda ere, eta gramatikalki zuzenak izanda 
> ere, esanahiari dagokionez ustelak dira.
>
> Ez du zentzurik esateak enpresa batek normalizazio-erakunde baten 
> ziurtagiria duela beste normalizazio-erakunde baten arabera.
>
> Akatsaren edo gaizki-ulertuaren jatorria Joxemarik bidali duen mezuan 
> bertan dago, berak jatorrizko testua gaizki bidali duelako edo berak duen 
> gaztelaniazko testuan gaizki dagoelako. Izan ere, ez da:
>
>  "según DIN en ISO 9001 y DIN en ISO 14001"
>
> baizik eta:
>
> " según DIN EN ISO 9001 y DIN EN ISO 14001"
>
> "EN" hori "European Norm" da, hau da,  Europako CEN, CENELEC edo ETSI 
> normalizazio-erakundeetako batek berretsitako estandarra.
>
> Oso normala da arauak era horretara ematea, sigla-segida gisa alegia, 
> lehenengo estatuaren normalizazio-erakundea (DIN, Alemaniaren kasuan; NF, 
> Frantzian; SN, Suitzan...), gero Europakoa (EN) eta gero zabalena (ISO), 
> mundu osokoa.
>
> Beraz, "DIN EN ISO 9001" eta "DIN EN ISO 14001" dauden-daudenean utzi 
> beharrekoak dira.
>
> Alfontso Mujika
> Elhuyar Hizkuntza Zerbitzuak
>
> Laura San Pedro(e)k dio:
>> Arrazoi duzu Sebas, logikoagoa testuinguru horretan erakundea izatea
>>
>> ----- Original Message -----
>> From: "Sebas" <sebasbe a bildua euskalnet.net>
>> To: "ItzuL" <itzul a bildua postaria.com>
>> Sent: Sunday, January 27, 2008 9:32 AM
>> Subject: Re: [itzul] DIN en ISO
>>
>>
>> DIN-en arabera (Deutsches Institut für Normung) ISO 9001 eta ISO 14001*
>> *
>>
>>
>> 2008/1/27, Itzuliz Itzulpen Zerbitzua <itzuliz a bildua euskalnet.net>:
>>> Kaixo: ez dut garbi ikusten honako hau:
>>>
>>> La empresa posee la certificación según DIN en ISO 9001 y DIN en ISO
>>> 14001.
>>>
>>>
>>>
>>> Laguntzerik bai?
>>>
>>>
>>>
>>> Mila esker
>>>
>>>
>>>
>>> Joxemari
>>>
>>
>>
>>
>> --
>> Sebas
>>
>> __________ Información de NOD32, revisión 2824 (20080126) __________
>>
>> Este mensaje ha sido analizado con NOD32 antivirus system
>> http://www.nod32.com
>>
>>
>>
>>
>
> 





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago