[itzul] soberanía alimentaria

maria maria2 a bildua euskalnet.net
Ost, Urt 30, 16:07:26, CET 2008


Kaixo,

Modu askotara aurkitu dut "soberanía alimentaria":
  elikadura subirautza
  elikagai subirautza
  elikagai burujabetza
  elikadura burujabetza
  elikatzeko burujabetza
  ...

  ing.: food sovereignty
  fr.: souveraineté alimentaire

Gutxi gorabeherako definizioa: herrialde bakoitzak nekazaritzan eta elikadura alorrean bere politikak definitzeko duen eskubidea, garapen iraunkorra eta "elikagaien segurtasuna" kontuan hartuta. Horretarako, barne-merkatuak babesten dira, dumping-aren aurka, adibidez.

Hortaz, nola itzuliko zenukete "soberanía alimentaria"? Eta, bide batez, "segurdidad alimentaria"?

Eskerrik asko, aldez aurretik,

Maria


ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago