[itzul] Paisaje y paisanaje
Juan Garzia Garmendia
juangarzia a bildua gmail.com
Al, Eka 2, 09:18:52, CEST 2008
Ekin nahi nion nik ere asmatzeari, baina baditut bi arazo:
-Larriena: ez dakit zer testuingurutan eta zertarako behar den esapidea;
hots, nolako testuan txertatzekoa den. Ondoren datozen hitz batzuk aipatzen
dituzu, baina... Hori gabe, nik behinik behin, ezin zertu.
-Txikitxoago bat: itxura batean, pais>paisano>paisanaje da jatorri-bidea,
paisajetik pasatu gabe. Bestela, "paisajeano" edo litzateke noski...
Argibideren bat emanez gero, agintzen dizut jarraituko dudala ahaleginean.
2008/5/30 Asier Sarasua Garmendia <asarasua a bildua vitoria-gasteiz.org>:
> > <<Lurra eta jendeak>> zer moduz? Badira, dena dela, ni baino
> > poeta hobeak.
> >
> > Asier Larrinaga
>
> Eskerrik asko.
>
> Paisaia hitza erabiltzea saihestezina da. Ondoren datorren testuan
> "tierra", "territorio" eta "paisaje" agertzen zaizkit, bakoitza esanahi
> batekin.
>
> Asier Sarasua.
>
>
>
> ----
> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
>
> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago