[itzul] Idioma extremeño

Gotzon Egia gegia a bildua gipuzkoa.net
Al, Eka 2, 13:28:23, CEST 2008


> Euskarazko Wikipedian Extremadurako hizkuntza aipatu nahian gabiltza
> [1], eta 'extremeño' eta 'extremadurera' hitzen artean ditugu
> zalantzak, ez baitakigu zein izango litzatekeen egokiena. Apenas
> aurkitu dugu erreferentziarik sarean.

Oroitzen naiz ikasle garaitan, dialektologia hispanikoa ikasten 
genuenean, Manuel Alvarrek eta bestek aipatzen zutela «idioma extremeño» 
hori, bai.

Dena dela, gaztelerak duen arazo berdina gertatzen zaigu euskaraz: 
gentilizio soila esanda, pertsona ulertuko dugu, ez hizkuntza. Uste dut 
hobeki eta argiago eman daitekeela «Extremadurako hizkera(k)» esanda. 
Behin, gutxienez, erabili izan da: 
http://www.hiru.com/lengua_castellana/lengua_03800.html

Hizkera edo hizkuntza den... Zalantza eta eztabaida zaila. Badakizue zer 
esan zuen Max Weinreich hizkuntzalariak: «A language is a dialect with 
an army and navy».

-- 
Gotzon Egia
gegia a bildua gipuzkoa.net
43º 19' 13.5" N 1º 57' 50.4" W



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago