[itzul] sistemas TRAC
j-eiguren a bildua ej-gv.es
j-eiguren a bildua ej-gv.es
Al, Eka 2, 14:13:09, CEST 2008
Inork ba daki nola den euskaraz "sistemas TRAC (Telefonía Rural de Acceso Celular)"??
Eskerrik asko,
Jone Eiguren Gandarias
Itzultzailea
Traductora
Tel.: 945 01 63 24
-----Mensaje original-----
De: itzul-bounces a bildua postaria.com [mailto:itzul-bounces a bildua postaria.com] En nombre de Bittor Hidalgo
Enviado el: viernes, 30 de mayo de 2008 7:08
Para: 'ItzuL'
Asunto: Re: [itzul] erlatibozko aposizioak -erreferente espezifikoak-
Naiara Iberok galdetzen zuen joan den ostiralean segidako erlatribo aposizio
-gibeleratuaren- zilegitasunarengatik:
"Elizak habearte kanoi-gangaduna du, parpain-arkuek hiru zatitan bereizten
dutena."
Eta Juan Garziak erantzuten: "Halako erlatibo eskuineratuak zuzenak dira eta
tradizio handikoak ." Nahiz eta bi "mugapen" ezartzen zizkien (1-
"Absolutiboan baino ezin [omen] daiteke egin halako aposizioa" eta
eztabaidatu dugu puntu hau aurreko mezu trukaketan). Eta 2.a, dio:
"Aurrekariak nolabait markatu behar du ez duela erreferente espezifikorik".
Eta hala gaitzesten du mezu amaieran erabilera hau adibide batez: " Segidako
[esaldiak] ez du aukerarik halako -Na aposizioa hartzeko ("haren ahotsa"
[aurrekariak erreferente espezifikoa duelakoan]), aldiz bai zilegituz
halakoetarako ZEIN erlatiboen erabilera BAIT- erlatiboena, edota erlatiboen
ordezko koordinazio juntagailuduna: 3 Entzun dut haren ahotsa, (zeinak) ez
baitzuen parerik / , eta ez zuen Parerik".
Eta beraz, ondo ulertu badut, Naiara Iberoren jatorrizko esaldia -NAduna ere
gaitzetsiz.
Horren murriztapen estua egiteko datuak ordea ez dakit nondik ateratzen
dituen Juanek (ondo ulertzen ari banaiz behintzat berak proposatu
murriztapena). Euskaltzaindiaren EGLU Veko "Alboko aposizio arruntak"
atalaren azalpena (213) hasten da hain zuzen erreferente espezifikoa duen
aurrekari batekin -NA aposizio batez zehazten dena:
(94) GIZON HURA, askotan gure aitarekin zintzatzen zeNA, oso handia zen.
Eta kasuan badirudi esaldiak Juanek soilik ZEIN eta BAIT- erlatiboei erantsi
nahi dien ezaugarria betetzen duela: "Aurrekaria espezifikoa bada, aposizioa
ere zentzu zehaztailean ulertzen da (aurrekariaren errefrente espezifikoa
areago zehazten du)".
Eta esango nuke EGLU bereko segidako adibideak ez duela sikiera
"aurrekariaren erreferente espezifikoa areago zehazteko" gaitasuna, azalpen,
esplikazio soila baino ez delarik (213):
(97) Zoazte (.) SU ETERNALERA, [akhabatuko ez deNERA]. Axular, Gero, 375.
Eta antzera ulertzen ditut nik ere EGLUk aurreko atalean (212) erakusten
dituen aurrekari erreferente espezifikoko adibideok, esaterako
(Euskaltzaindiak "perpaus erlatiboko aditzean araberako komunztadura
agerraztea[z]" ari delarik:
(93) a. NI naiz lan hori egin behar nukeeNA.
(93) b. ZU zara zere buruba ezin errernediatu zenazekeNA (J. R. Lakoizketa,
Euskal testuak, in FLV 66, 1994, 356).
(93) c. Baina NI naz gizon baketsuba, eruapen andikua, dongaro enzun amen,
ez dakidaNA dongaric egiten (J. A. Moguel, Pero Abarca, 49).
Nire 2002ko "-(e)n. erlatibo aposatuak. Izen ardatzaren eskuin hedatzen
diren erlatiboak euskaraz (II)" artikuluan (Uztaro 42, 2002, 17-83:
http://denda.ueu.org/pdfak/uztaro42.pdf ), 4. ataleko "-en. aposizioen
erabileraz", 4.2.1. atalean jasotzen dira "Zeinahi izen ARDATZ MUGATUREN
ondoretik[o]" halako -NA aposizioen 59 adibide (sistematikotasunik gabe
jasoak nire irakurketetan), inork ikusi nahi balitza, bai erakusle, bai
mugatzaile, bai izen propio eta bai pertsona izenordeen ondoren emanak,
autore klasiko eta berriagoetatik jasoak, eta ahozko testigantza zahar eta
egunekoetatik.
Erlatibo erabilera hauen guztien inguru argitaratu nuen 2005ean Hizpide-n
(59, 2005, 3-60; ez dut uste oraindik sarean dagoenik inon, baina pasatuko
nioke nahi duenari pdf.a) "Erlatibo aukerak euskaraz. Ikasi eta irakatsi"
artikulu didaktikoagoa edo izan nahi zuena, erlatiboen erabileraren aukeraz
euskaraz tradiziotik abiatuta eta gaur eguneko beharretara egokitu nahiz
edo, eta bere duintasuna eta bidea eskaini nahiz, gure-gureak izaki, gaur
egun arrazoi ez oso argiengatik gure kaltean baztertu ohi ditugun hainbat
erabilera, eta aprobetxatuko dut eztabaida hau artikuluaren propaganda
egiteko, ezagutzak bederen merezi duelakoan, eta are gehiago hortik etorri
litekeen eztabaidak, hauek (gehienean behintzat) mesedegarri direlakoan.
Ongi izan (eta eskerrik asko, inork irakurtzeko nekea hartu baduzue)
Bittor
=============================
Bittor Hidalgo Eizagirre
Gaztelu kalea, 25, 4.A
20013 Donostia (Gipuzkoa)
Euskal Herria (Espainia -gainezarpenez-)
Tfnoak: 943326855 // 655728290
posta-e: bittorhidalgo a bildua euskalnet.net
=============================
----
Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago