[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"

Garikoitz garikoitze a bildua euskalnet.net
Ast, Eka 5, 23:00:05, CEST 2008


Ze auzotako jaiak   dira?   Santa Mañe  ingurukoak , "Mundo"  ingurukoak?

Euskera   txarrena  da  erabilten  ez dana.
Hori Zaldiberreko euskerea  da.
 Eta  herritar, auzo horretakoak, guztiek    aituko dabe.

Kenduko edo aldatuko  neuken bakarra   da "herrikoie".
Horren ordez , "danontzako" edo "herri guztiarentzako ",    Zaldiberren 
"herritar danontzako"
uste dot   erabilten dala  gehiago.
eta " taldearen  eskutik",  ren ordez, dantzagarriak edo dantzak.




Garikoitz



----- Original Message ----- 
From: "Inma Eguen" <eguen a bildua zaldibar.org>
To: "Itzul.postaria" <itzul a bildua postaria.com>
Cc: "Itzul.postaria" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 05, 2008 6:06 PM
Subject: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"


> Gurean uztailean ospatzen dira herriko jaiak; jai horietako zein auzune
> guztietako jaietako egitarauak batu eta liburuxkatxo bat osatzen dugu
> etxez etxe banatzeko. Auzuneetako jai-egitaraua auzuneetako jendeak
> ekartzen du, normalean beti gaztelaniaz. Zorionez, auzune batekoak hasi
> dira euskara hutsean ekartzen, baina ez nago egitaraua dagoenetan
> sartzearen alde. Zergatik? Euskara jatorrean idatzita dagoelako, kalien
> egiten dogun moduen.
>
> Zuek zer uste duzue zabal-zabal dabilen joera horretaz? beste barik onartu
> eta testua dagoenetan sartu beharko nuke jai-egitarauan? ala, auzune
> horretakoek inkisidorea naizela pentsatu arren, euskara estandarrean
> idaztea komeni da?
>
> Ima Eguen
> Zaldibarko Udala
>
> Hona hemen egitaraua:
> ZAPATUE, UZTAILAK 19
>
>
> 11:30 BAKILLAU ETA PAELLA TXAPELKETIE
>
> 14:00 LAPIKO AURKEZPENA, EPAILIEN ONERITZIXE TA SARI BANAKETIE.
>
>            JARRAIXEN BAZKARI HERRIKOIE.
>
> 16 :00  UME JOKUEK ETA TXOKOLATADIE
>
> 16 :30 MUS ETA BRISKA TXAPELKETIE
>
> 18 :30 ASTO PROBAK                   Sariak: 1ª 275¤  Txapela eta
> garaikurra
>
>            Satxibar,                                              2ª 240¤
>
> Miguel Angel Agirre                        3ª 230¤
>
> Artabeiti                                              4ª 220¤
>
>                                                                 5ª 210¤
>
>                                                                 6ª 200¤
>
> 21:00 AFARI HERRIKOIE
>
> 22:30 ERROMERIXIE “LOTXO” TALDIEN ESKUTIK
>
> 23:00 BOLO TXAPELKETIE
>
>
>
> DOMEKIE, UZTAILAK 20
>
>
> 12:00 MEZA SANTUE, AUZUNAKO DIFUNTO DANAN OMENEZ. 18:00 UMIENDAKO JOKUEK
>
> 13:00 OMENALDIXE AUZUNAKO PERTSONA NAUSIXEI ALBOKA ETA TXALAPARTAZ
> ANIMATUTA. “ANER, MAIDER ETA IBON.
>
>
>
> 18:00 ASTO PROBAK.
>
>          BITTORIO ZELAIA
>
>          GOIZEDER JATETXEA.
>
>          MAIORA ELKARTEA.
>
>
>
> ETA OTZARAREN ZOZKETA.
>
>
>
> 21:30 ARGAZKI PROIEKZIOA.
>
> 22:00 JAIXEI AMAIERIE EMOTEKO TRAKIE
>
> ----
> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago