[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
Xabier Aristegieta
xabiera a bildua parlamento-navarra.es
Or, Eka 6, 09:47:07, CEST 2008
Bi gauza:
1.- Liburuxka hori nork argitaratua da? Lagun-talde edo elkarte batek ala
Zaldibarko Udalak?
2.- Hor zalantza izango da euskara batuaz ala bizkaieraz idaztea, ezta? Ala
hirugarren aukera bat ere badago? "Jatorrera", adibidez? Ai, ai, ai...
Xabier
----- Original Message -----
From: "Inma Eguen" <eguen a bildua zaldibar.org>
To: "Itzul.postaria" <itzul a bildua postaria.com>
Cc: "Itzul.postaria" <itzul a bildua postaria.com>
Sent: Thursday, June 05, 2008 6:06 PM
Subject: [itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
> Gurean uztailean ospatzen dira herriko jaiak; jai horietako zein auzune
guztietako jaietako egitarauak batu eta liburuxkatxo bat osatzen dugu etxez
etxe banatzeko. Auzuneetako jai-egitaraua auzuneetako jendeak ekartzen du,
normalean beti gaztelaniaz. Zorionez, auzune batekoak hasi dira euskara
hutsean ekartzen, baina ez nago egitaraua dagoenetan sartzearen alde.
Zergatik? Euskara jatorrean idatzita dagoelako, kalien egiten dogun moduen.
>
> Zuek zer uste duzue zabal-zabal dabilen joera horretaz? beste barik onartu
eta testua dagoenetan sartu beharko nuke jai-egitarauan? ala, auzune
horretakoek inkisidorea naizela pentsatu arren, euskara estandarrean idaztea
komeni da?
>
> Ima Eguen
> Zaldibarko Udala
>
> Hona hemen egitaraua:
> ZAPATUE, UZTAILAK 19
>
>
> 11:30 BAKILLAU ETA PAELLA TXAPELKETIE
>
> 14:00 LAPIKO AURKEZPENA, EPAILIEN ONERITZIXE TA SARI BANAKETIE.
>
> JARRAIXEN BAZKARI HERRIKOIE.
>
> 16 :00 UME JOKUEK ETA TXOKOLATADIE
>
> 16 :30 MUS ETA BRISKA TXAPELKETIE
>
> 18 :30 ASTO PROBAK Sariak: 1ª 275¤ Txapela eta
garaikurra
>
> Satxibar, 2ª 240¤
>
> Miguel Angel Agirre 3ª 230¤
>
> Artabeiti 4ª 220¤
>
> 5ª 210¤
>
> 6ª 200¤
>
> 21:00 AFARI HERRIKOIE
>
> 22:30 ERROMERIXIE “LOTXO” TALDIEN ESKUTIK
>
> 23:00 BOLO TXAPELKETIE
>
>
>
> DOMEKIE, UZTAILAK 20
>
>
> 12:00 MEZA SANTUE, AUZUNAKO DIFUNTO DANAN OMENEZ. 18:00 UMIENDAKO JOKUEK
>
> 13:00 OMENALDIXE AUZUNAKO PERTSONA NAUSIXEI ALBOKA ETA TXALAPARTAZ
ANIMATUTA. “ANER, MAIDER ETA IBON.
>
>
>
> 18:00 ASTO PROBAK.
>
> BITTORIO ZELAIA
>
> GOIZEDER JATETXEA.
>
> MAIORA ELKARTEA.
>
>
>
> ETA OTZARAREN ZOZKETA.
>
>
>
> 21:30 ARGAZKI PROIEKZIOA.
>
> 22:00 JAIXEI AMAIERIE EMOTEKO TRAKIE
>
> ----
> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago