[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"
LARRINAGA LARRAZABAL, ASIER
larrinaga_asier a bildua eitb.com
Or, Eka 6, 10:18:00, CEST 2008
Ni, berez, ez nago <<umiendako jokuek>> eta era horretako grafien
kontra, baina bai uste dut gauza bakoitzak bere lekua duela.
<<Umiendako jokuek>> ondo ikusten dut zaldibartar bik elkarri
bidalitako meiletan, baina ez publiko orokorrarentzat argitaratutako testu
batean. Kasu horretan arauzko hizkuntza erabiliko nuke -erabiltzen dut-.
Testuari -jaien egitarauari- herriko euskararen ukitua eman nahi
bazaio, ez dut eragozpenik ikusten arauzko bizkaieran jartzeko: <<umeendako
jokoak>>...
Gainera, idatzian ahozko erabilera islatu edo simaulatu nahi izaten
denean, hanka sartzeko arriskua handia da: <<proiekzio>> tokatzen da
Zaldibian? ...?
Asier Larrinaga
<hr />
<span lang=ES style='font-family:"Gill Sans Extra Bold";color:red;mso-ansi-language:ES'>Betizu Jaia. Ekainak 8. Bilbon</span>
ItzuL posta zerrendari buruzko
informazio gehiago