[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"

Garikoitz Etxebarria garikoitz.etxebarria a bildua uribekosta.org
Or, Eka 6, 10:47:40, CEST 2008


Ok.

Jaietako egitarau baten  dator  "Poteo para supervivientes" / 
Egin dabenek, herriko jai-batzordekoak,  honela jarri dabe "bizirik 
dirautentzako poteoa"

Uste dot  hori horrela  jarri dabela jaietako azken egunaren barruan   
dalako  .

Zuen iritzia ?

Bestalde  "supervivientes" en inguruan gaur-gaurko  artikulua, 
http://www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1212482730
Asier Larrinagarena.

Garikoitz




Alberto Martinez de la Cuadra escribió:
> Iritzi bi eman dira jai egitaraua euskara «jator» deitu duzun horretan uztearen alde. Nire iritziz, ez zenuke bere hartan utzi behar; ez, behintzat, jai egitarau hori Zaldibarko Udalak argitaratzekoa bada. Administrazioari euskararen erabilera jasoa dagokio idatziz. Beste hizkuntza batean inori ez litzaioke burutik pasako administrazio publiko batek hiperlokalismoz beteriko testuak plazaratzea.
>
> Euskaltzaindiak «Euskara batua, euskalkiak eta tokian tokiko hizkerak» izeneko agiria argitaratu zuen 1979an. Agiri horretan, salatu zuen, euskalkia erabiltzeko aitzakiarekin, badaezpadako euskara erabiltzeko izaten den joera.
>
> Jokaera kaltegarri hori saihesteko, besteak beste, baldintza hau ezarri zuen:
>
> «Idatzian, ortografia bakarra onartuko da batuan nahiz euskalkietan; izan ere, euskara hizkuntza bakarra baita, ez hizkuntza asko. Horregatik, Euskaltzaindiak ortografiaren batasunerako eskaini dituen erabaki eta proposamen guzti-guztiak bete behar dira euskalkietan idaztean ere».
>
> 1994an, «Euskalkien erabilera Administrazioko 1. eta 2. hizkuntz eskakizunetan» izeneko agirian, besteak beste, honako irizpide orokor hauek finkatu eta proposatu zituen Euskaltzaindiak, euskalkian idazten denerako:
>
> «1. Ahozkoan eta lagunarteko hizketan ohikoak diren laburtzapenak gaitzetsi egin zituen.
> »2. Tokian tokiko fonetismo bereziak gaitzetsi egin zituen.
> [...]
> »4. Batasunerako erabaki den deklinabidea derrigorrezkotzat jo zuen, baina bizkaierazko zenbait forma berezi ere ontzat emanez.
> »5. Batasunerako erabaki den aditz-jokoa derrigorrezkotzat jo zuen, baina euskalkiko forma batutzat har daitezkeenak ere ontzat emanez.
> »7. Morfologian, hitzen forma dialektal tradiziodunak ere (bakotxa, barri,
> burruka, edur, elexa, parkatu...) ontzat eman zituen».
>
> 2004an, beste adierazpen bat egin zuen Lezaman euskalkien erabileraz, eta Administrazioko erabileraz hau esan zuen:
>
> «2.1. Euskara idatziari dagokionez, administrazio orokorrean euskara batua erabiliko da.
> »2.2. Lurralde mailan diharduten administrazioek aintzat hartuko dituzte bertako euskalkiak; betiere administrazioko lexikoaren eta terminologiaren batasuna».
>
> Informazio hori guztia hemen duzu:
> (http://www.euskaltzaindia.net/arauak/dok/Araua_0137.pdf)
>
> Ińaki Zabaleta Urkiolaren «Euskalkiak eta komunikabideak» artikuluan (Euskera 2007) beste hau dio:
> «Azkenik, frankotan, ikus-entzunezko komunikabideei dagokienez behintzat, "euskalki versus euskara batua" eztabaidaren azpian beste bi arazo egoten dira ezkutuan: profesionalaren hizkuntza-gaitasunaren ahulezia eta edukien aldez aurreko prestaketa desegokia. Bi neke horien aurrean abaro erretorikoa bilatzeko, euskalkiaren eta herri-hizkeraren aldarrikapena erabiltzen da; baita horien forma arruntena ere. Egiaz, euskara batu bertaratuaren kontzeptuan oinarrituz, hizkuntza estandarrak ez du arazorik euskalkiekin, auziak bitasunean eztabaidatzeko joeratik aldentzen bagara behintzat».
>
> (http://www.euskaltzaindia.net/euskera/dok/euskera_2007_1.pdf)
>
>
> Alberto MC
> Zamudioko Udala
>
> ----
> Erne: irakurri ItzuL posta zerrendaren lege oharra.
> http://www.eizie.org/Tresnak/Itzul/lege_oharra
>
>   


-- 
Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea

Euskera Zerbitzua
Garikoitz Etxebarria 
euskera a bildua uribekosta.org

Gatzarrine 2

48600 Sopelana Bizkaia
? 946762674

******************************************************************
LEGEZKO OHARRA / AVISO LEGAL / LEGAL ADVICE
******************************************************************
Mezu honek isilpeko informazioa gorde dezake, edo jabea duena, edota legez babestuta dagoena. Zuri zuzendua ez bada, bidali duenari esan eta ezabatu, inori berbidali edo gorde gabe, legeak debekatzen duelako mezuak erabiltzea baimenik gabe.

Este mensaje puede contener información confidencial, en propiedad o legalmente protegida. Si usted no es el destinatario, le rogamos lo comunique al remitente y proceda a borrarlo, sin reenviarlo ni conservarlo, ya que su uso no autorizado está prohibido legalmente.

This message may contain confidential, proprietary or legally privileged information. If you are not the intended recipient of this message, please notify it to the sender and delete without resending or backing it, as it is legally prohibited.





ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago