[itzul] jaietako egitarauak eta euskara "jatorra"

Agurtzane Mallona amallona a bildua euskal.deusto.es
Or, Eka 6, 10:40:18, CEST 2008


Erabat ados nago Jabierrek esandakoarekin. Fonetismoak ahozko 
hizkuntzarako utziko nituzke nik. Uste dut bizkaierak baduela ibilbide 
bat eta arau batzuk ezarrita, idatziz zelan egin behar den ezartzeko. 
Eta Zaldibarreko kasu honetan, nik neuk, bizkaiera idatzi arautuan 
egingo nuke egitarau hori. Pentsa dezagun denok gaztelaniaz halakoak 
ikusten ditugun, Jabierrek dioen bezala. Orain arte ez dut bat bera ere 
ikusi.

Ondorioa: idatzizko testuak hizkuntza arautuan (bizkaieraz, lurralde 
horretako euskalkian edo batuaz). Ahozko jardunerako utzi fonetismoak.

Agurtzane Mallona
Deustuko Unibertsitatea



ItzuL posta zerrendari buruzko informazio gehiago